Komunikazioaren Artisauak

eues

2017, alegiazko errealitatea ‘mainstream’ bilakatuko den urtea

Julen de la Serna/

Aspaldi honetan errealitate birtuala edo alegiazkoa teknologia alorreko hizketaldi gai kuttuna bihurtu da. Alegiazko errealitateak (VR delakoak) zientzia eta aisialdiko elementuak ikusteko ekarriko duen iraultza erraldoia aipatzea ezin da ekidin. Benetako iraultza baten edo, aldiz, 3D filmen eta kurbadun pantailaren gisako moda iragankor baten aurrean gaude?.

Badirudi 2017 izango dela errealitate birtualaren urtea, eta horren adierazpide da izen handiko markak diru asko xahutzen dabiltzala alegiazko errealitateko esperientziak sortzen. Baina, epe laburrean VRk lortu ahal izango duen arrakastak argituko du datozen urteetan egonkortuko den ala ez eta nolako etorkizuna izango duen. Honako hauek dira alegiazko errealitatearen esparruan urte honetan etorriko diren esperientzia garrantzitsuenetako batzuk:

 

Izotz gaineko hockeya 360 gradutan

Gugandik urrun badago ere, NFLk (National Football League) Google-ekin bat egin du Youtube eta Google Daydream-eko telesail berri bat egiteko. Lehen saioak bederatzi saioen osotasuna aurreikusteko aukera eskaintzen du. NFL Films-en asmoa da “jokalari, entrenatzaile, arduradun eta zaleen ikuspuntua 360 gradutatik ikustea”. Programan Gopro Odissey rig-a erabiltzen dute, 16 kamarekin eta 15.000 eurotik gorako inbertsioarekin.

Filmak errealitate birtualean osotasunean

Orain arte errealitate birtualarekin ikusi ditugun bideo gehientsuenak 360 bideoak badira ere, Hollywood-eko arduradunek esperientzia hori harago eraman nahi dute. Orain gutxi Jon Favreau ComingSoon-ekin hizketan aritu izan da alegiazko errealitatearen teknologiaren bitartez ‘Rey Leon’-en 2017ko bertsiorako iruditegi birtualak sortzeko. Teknologia hori, Avatar-en erabilitako antzekoa (eta Favreauk El libro de la selva-n gauzatutakoa), zuzendariek.

Ziurrenik oraindik ez duzu Björk artistak bere azken abestirako (‘Stonemlker’) prestatu duen 360 bideoklipean murgiltzerik izan. Björk-ek eta Andrew Thomas Huang-ek sortu duten proiektu berria Youtube argitaratzen ari den errealitate birtualeko esperientzien adibideetako bat da.

2017 urterako errealitate birtualaren alorrean zein berrikuntza espero dituzu gogoz?

Share on FacebookEmail this to someoneTweet about this on TwitterShare on LinkedInShare on Google+