Agur Mark Stutter

Agur Mark Stutter

Agur esan digu Mark Stutterrek. Gaur jakin dugu betirako joan dela eta eraman dituela soinu estudioko tresna guztiak berarekin. Azken urteotan Artemanek egin dituen hamaika bideori ahotsa jarri die Markek, bere ahots dotorearekin eta ingeles garbiarekin. Etorkizunean beste bati esan beharko diogu ingelesez lokutatzeko baina ez zaitugu ahaztuko, Mark. Ezagutu zaitugunok ez zaitugu ahaztuko. Artemaneko lan-taldeak gogoan izango zaitu. Agur, Mark Stutter.