Alaveseko kapitainaren gaineko dokumentalaren aurkezpen hunkigarria

Arteman Komunikazioko Gorka Etxabek eta Manu Garciak aurkeztu zuten atzo, #MANU19 izenburuko dokumentala Gasteizko Florida Zinemetan. Jendez bete zen aretoa Manu Garcia txalotzeko, ekitaldi xume baina hunkigarrian. Dokumentalak 40 minututan Manu Garciaren kirol ibilbidea laburtzen du. Atzoko ekitaldira Gasteizko zein Arabako gizarteko eta kirol arloko askotariko ordezkariak gerturatu ziren. Besteak beste, D.Alaveseko jokalari diren Ibai Gomez, Einar Galilea, Rodrigo Ely eta Enzo Zidane, Mikel Landa eta Joseba Beloki txirrindulariak. El Correo eta Diario de Noticias de Alavako zuzendariak, eta talde babazorroaren jarraitzaile ugari. Emanaldiaren amaieran jarraitzaileek txalo zaparrada beroa eskaini zieten Manuri eta Artemani. Hiru alditan entzun ziren txaloak Florida Zinemetako areto handienean.