Komunikazioaren Artisauak

eues

Arteman Day Araban ospatu dugu, gurpil gainean

 

Urtero legez lankideok egun batez lan kontuei bizkarra eman eta elkarrekin egunpasa ederra egin dugu Arteman Day izenpean. Orain dela bi urte mendi buelta egin genuen Gipuzkoan, iaz piraguatan ibili ginen Bizkaian, eta aurten Arabara jo dugu. Hirurak Artemanen lan eremu naturalak eta gugandik hurbil.

Gasteizko lankideen laguntzarekin, plan ederra prestatu genuen: goizean Salburua parke ederrean ibilaldia egin genuen; eguerdian Gasteizko Alde Zaharrean poteatu eta Erdizka jatetxean erabat ase ginen. Eta postrea, lehia eta txantxa: carts-etan lasterketa! Azkenean podiumera bakar batzuk igo ziren eta tongoa izan zela ere diote batzuk, baina ederto pasa genuen gurpil gainean ere.

 

Share on FacebookEmail this to someoneTweet about this on TwitterShare on LinkedInShare on Google+