Komunikazioaren Artisauak

eues

AULKI HUTSAK

- Saria jasotako heriotza eta doluari buruzko dokumentala -

AULKI HUTSAK

Heriotzari buruzko dokumentala da Aulki Hutsak. Gaur egun gure gizartean tabu bihurtu den gaia dakar dokumentalak, Maite dugun hori hiltzean zer? galderari erantzuna topatu nahian.

Profesionalen eta norbait galdu duten senideen elkarrizketak biltzen ditu dokumentalak. Euskara da hizkuntza nagusia, baina badaude gaztelaniaz eta ingelesez zenbait testigantza. Lau kapitulutan banatuta dago, gaika: mina, haserrea, egun seinalatuak eta itxaropena. Epilogo batek burutzen du lana.

Euskarazko musika garaikidea entzun ahal izango da bertan: Ruper Ordorika, Gari, Gorka Urbizu… Eta kokalekuak dira Iruñea, Lesaka, Errenteria, Donostia, Oñati, Aretxabaleta, Bilbo eta Santurtzi.
Iñaki Peña medikua da zuzendari eta gidoigile, eta Arteman ari da produkzio lanetan.

Iñaki Peña medikuak eta Arteman Komunikazioak lankidetzan egindako Aulki Hutsak doluari buruzko dokumentala oso harrera ona izaten ari da. Izan ere, osasungintzako aditu eta heriotzarekin sentsibilizatuta dauden jende askoren esanetan, gizartean heriotza eta dolu prozesua berbagai jarri eta ulertzeko erreminta oso aproposa da, orain arte ez zegoena.

Nabarmendu beharra dago dokumental honek bi jaialditan sariak jaso dituela:

  • Cine Invisible izeneko nazioarteko zine jaialdian: euskarazko lan onenaren saria eta ikusleek emandakoa. 2014.
  • Badajozen egiten den Videomed izeneko Medikuntza-zinema, Osasuna eta Telemedikuntzaren nazioarteko jaialdian. 2016.