Komunikazioaren Artisauak

eues

Berdintasunean lanean

 

Milaka enpresek, etxek, familiek eta lagun taldek ospatzen dute gaur emakumearen eguna. Egun batez emakumeok hartzen dugu medioen, negozioen eta gizartearen oinordetza. Loreak, bonboiak eta irribarreak. Martxoak zortzi, emakumeen eguna, berdintasunaren aldeko eguna!

Gaur egun, Arteman Komunikazioaren Artisauak, egunetik egunera handitzen doan gure kooperatiban, zazpi emakume gara; komunikatu, sortu, pentsatu eta proiektuak sentitu, zuzendu eta garatzen ditugun emakumeak. Zorionak guztioi. Baita egunero ondoan dauzkagun zortzi mutilei ere. Gaur Artemanen ez ditugu generoak ospatzen, taldearen batasuna, berdintasuna eta bata eta bestearen arteko hesi eza ospatzen ditugu.

Gaur eta egunero, gora taldean berdintasunez lan egiteko aukera!

Share on FacebookEmail this to someoneTweet about this on TwitterShare on LinkedInShare on Google+