Komunikazioaren Artisauak

eues

Beren erakundeari esker ona erakusten dioten pertsonen benetako istorioak

 

Arteman Komunikazioa enpresak zenbait bideoa ekoiztu ditu MONDRAGON Korporazioaren erreferentziazko Gune Teknologikoaren kaptazio kanpainarentzat. Ik4-Ikerlanek profesional trebatuak bilatzen ditu baina baita ikertzaile hasi-berriak ere. Hala, Ikerlanek, Artemanek ekoiztutako bideoen bitartez, euren pertsonen benetako istorioak kontatu ditu. Besteak beste, Ibai Sarasola, Carlos Calleja eta Maitane Garmendia dira protagonistak. Kanpainak bilatzen du ikusleek benetako istorio hauekin bat egitea, eta Ik4-Ikerlan erakunde erakargarri moduan erakustea. Grabazioak Arrasaten eta Donostialdean egin ziren, Ik4-Ikerlanen egoitzetan. Era berean, Ikerlanen eguneko irudiak ere grabatu genituen, uztailean.

Share on FacebookEmail this to someoneTweet about this on TwitterShare on LinkedInShare on Google+