“Errealitate birtuala eta Industria 4.0″Gosari Komunikatiboen bigarren edizioan

Artemaneko ikus-entzunezkotako adituek, Gorka Montiel eta Julen De La Sernak gidatu dute gaur goizean gure bulegoetan egindako gosari-hitzaldia. Saio labur baina emankorrean mundu teknologikoan gaur egun pil-pilean dagoen errealitate birtualaren joera bere horretan aztertu eta esperimentatzeko aukera paregabea izan dute gure bidelagunek.

Merkatuan eskuragarri dauden teknologia berri honen nondik-norakoak azaldu ditugu eta teknologia horiek industriara ekarri duten iraultzari buruzko eztabaida interesgarria ireki dugu.

Amaitzeko, Artemanek errealitate birtualaren eta 360ºko teknologiak uztartuta egindako azken lanen erakustaldia egin dugu. Gainera, gure bezeroek Samsung Gear VR betaurrekoekin emaitza osotasunean esperimentatu ahal izan dute saioan bertan.