Komunikazioaren Artisauak

eues

Gure mugikorraren menpe

Julen De La Serna/

Zergatik galtzen dugu hainbeste denbora gure smartphonekin?

Izatez, gure smartphonetan ezartzen ditugun app aplikazio gehienek eskatzen digute eguneratzeak aktibatzea. Eta behin pribilegio hori emanez gero, zure arreta erakarriko dute nahi beste aldiz.

Jakinarazpen horiek aktibatuta baldin badituzu, aldi oro mugikorrak abisua emango dizu dar-dar eginez edota hain gustuko duzun doinuaren bidez. Ikerketa batzuk erakutsi dute bataz beste, pertsona batek bere mugikorraren jakinarazpenak egiaztatzen dituela 150 aldiz egunean. Eta arrazoia, konektatuta sentitzearen desioan datza; baina horrez gain estresa askatzeko tresna ere badela egiaztatu da.

Baylor Unibertsitateko ikerketa baten arabera, etengabe zure mugikorren zain egotea lotuta dago zure burmuinen bulkadarekin, eta hau antsietatea murrizteko helburuarekin ematen da. Ikerketa honetan parte hartu duten pertsonek adierazi dute jakinarazpenak begiratu ondoren, bere gogoa hobetzen dela eta lasaiago sentitzen direla.

Finlandiako Aalto Unibertsitateak egin duen beste ikerketa batean jabetu dira zure mugikorra begiratzen duzunean edota jakinarazpena jasotzen duzunean, zure burmuinean saria jasotzearen sentsazio bat sortzen dela, eta horregatik akzio hori behin eta berriro errepikatzen duzula, sentipen bera izateko. Emaitza hauek lehen aipatutako Baylor ikerketako emaitzak baieztatzen dituzte, izan ere jakinarazpenak egiaztatzen ditugunean gure burmuinean dopamina erantzuna sortarazten da, horrela gure gorputzean berehalako asebetetzea ematen da.

Ondo sentitzeko ahalegina egitea positiboa bada ere, egun osoan zure mugikorraren zain izatea ikusteko Instagramean igo duzun argazkiak 100 likes duen edo zure Youtuber gustukoenak spinner-aren bideoa igo duen, benetan horrek ematen dizu zoriontasuna? Zientziak ezetz dio, eta etengabeko ‘checking’ean lortzen ari zarena da zure produktibitatea eta zure denbora galtzea.

 

Non dago arazoa?

Bizio honetan kaltetuena, zure konzentrazio maila da, sufritzen ari baita, eta asko gainera. Floridako Unibertsitateak eginiko beste ikerketa batean, parte hartzaileei eskatu zitzaien konzentrazio maila neurtzeko azterketa bat egitea, lehendabizi mugikorrik gabe, eta ondoren mugikorra alboan izanda eta ikertzaileek mezuak eta jakinarazpenak bidaltzen zizkieten bitartean.

Emaitza argia da: parte hartzaileek askoz ere emaitza txarragoak izan zituzten mugikorra dar-dar egiten ari zen momentuan. Askoz txarragoa, parte hartzaileen etekina baxuagoa zen beraien mugikorra begiratu gabe ere. Izan ere, emaitzek frogatu zuten mugikorrak dar-dar egiten zuen bakoitzean, emaitzak txarrak zirela pertsona horrek egiaztapenak begiratu ez arren ere.

 

Zure denborari zentzua bilatu

Testuingurua aldatuz gero, edo bat-batean zeregin batetik bestera pasatuz gero, produktibitatea izugarri jaisten da. Konturatu gabe, jakinarazpen bat begiratzen dugun bakoitzean zeregin batetik bestera jauzia egiten dugu.

Gure mugikorreko jakinarazpenak desaktibatzen baditugu, modu kontzientean erabakiko dugu noiz parte hartu apps desberdinetan. Denbora librea dugunean eta horiek erantzuteko prest gaudenean izango da momentua jakinarazpen horiei kasu egiteko.

Jakinarazpenak blokeatuta dugun pantailan agertzen direnean, zure burmuinak pentsatu gabe egiaztatuko digu eta sarritan horiek agertzen dira zeregin batean zentratuta zaudenean, norbaitekin hizketan ari zarenean edota ezin duzunean kasu egin. Horiek dira, hain zuzen, jakinarazpenak jasotzeko unerik kaskarrenak.

 

Jarri konponbidea

Ez badakizu nola desaktibatu jakinarazpenak, edota zure mugikorreko azpi-menuetan galtzen bazara, hona hemen horretarako lagungarriak izango diren aplikazio batzuk.

Flipd (Android)

Offtime-aren antzekoa da, baina honek blokeo pantaila pertsonalizatua eskaintzen du, tenporizadore batekin. Horrez gain, aukera izango duzu kontaktu bereziak ezartzeko, zure lagun kutunekin erraz hitz egiteko. Beste aspektu interesgarri bat ere eskaintzen du Flipd-ek, izan ere app bera erabiltzen duten beste erabiltzaileekin kontaktatzeko aukera ematen du, xedeak partekatuz eta taldeko jarduerekin.

Moment (iOS bakarrik)

Aplikazio honek telefonoan egiten dituzun orduak zenbatzen ditu: jakinarazpenak ikusteko egin duzun denbora eta app bakoitzean egin dituzun orduak eta minutuak. Erabiltzeko muga ezartzen baduzu, Moment honek mugikorra uztera animatuko zaitu.

Horregatik, uda honetan gozatu zure lagunekin eta mugikorrarekin, baina ez dezala mugikorrak zutaz gozatu! 🙂

Share on FacebookEmail this to someoneTweet about this on TwitterShare on LinkedInShare on Google+