Komunikazioaren Artisauak

eues

Irune Gabilondo eta Itziar Perezekin Kameruneko nekazaritza guneetara bidaia Ostegun bidaiariaken

Ekainaren 2an Kamerunera ‘bidaiatzeko’ aukera izan genuen, Irune Gabilondo eta Itziar Perezen eskutik. Kontakizun entretenigarria izan zen, oso hurbilekoa eta sentsazio oso onak utzi zituena. Dagda tabernan izan zen hitzordua eta entzuleen artean, aretxabaletarrez gain, zarauztarrak eta bergarar dezente.

Irune Gabilondo bergararrak eta Itziar Perez elorrioarrak Afrika oso barruan daramate; hala islatu zuten beraien kontakizunean. Beraien esanetan, Kamerunen 2012an egindako Hezkuntza Bereziko Magisteritzako praktikak bizitza ikusteko modua aldatu zien; eta ordutik berriro joan izan dira Afrikara.

Kamerungo herritar, paisaia eta bizitzeko moduetaz zabal hitz egiteaz gain, egonaldiko pasarte ugari kontatu zizkiguten; eta nabarmendu zuten esperientzia horietatik aipagarriena elkar ezagutzea izan zela, betirako adiskidetasuna lortuz. Entzuleen galdera zaparradari ere gustura erantzun zieten.

irune eta itzar-3irune eta itzar-2irune eta itzar-1

Share on FacebookEmail this to someoneTweet about this on TwitterShare on LinkedInShare on Google+