Komunikazioaren Artisauak

eues

Kartoizko betaurrekoetatik ikusten den mundu eskuragarria

Julen De la Serna/

Gure inguruan geroz eta gehiago entzuten ari gara errealitate areagotuari buruz. Betaurreko batzuk jarrita bakarrik eskuragarri dugun dimentsio berria da. Fukushiman zehar erradiazioaren beldurrik izan gabe ibilaldi bat egitea, izar konstelazioak bisitatzea edo zonbi tropel baten aurka borroka egitea zauritu gabe. Horiek guztiak egin ditzakegu errealitatea areagotuari esker.

Artemanen egin genuen lehen gosari komunikatiboan horrelako kartoizko betaurreko bana jaso zuten gure bezeroek, eta askok zalantzak zituzten betaurreko horien erabilgarritasunaren inguruan.

gafas 3d arteman

Egia esan, hiru urtean VR teknologiaren munduan ‘boom’ bat izan da. Orain arte mundu eskuraezina zen Oculus RIft betaurreko batzuk eta ekipo informatiko ahaltsu bat ez zutenendako; baina gaur egun edozeinek senti dezake errealitate areagotuaren zirrara kartoizko betaurreko batzuk jantzita eta gure smartphonea erabiliz.

Teknologia honek izan ditzakeen aplikazioak ugari dira, baina bideojoko eta filmetan zentratuko gara. Joan den astaen E3 ebentuan Microsoft eta Sonyk VR teknologiarekiko inplikazio handia erakutsi zuten. Sonyk errealitate areagotuko betaurreko batzuk eskaintzen dizkigu, arma, puntero eta kiroletarako osagarriekin integratu ditzakegularik mundu birtualean.

Bestalde, Microsoftek duela urte batzuk Kinect aurkeztu zigun, bideojokoetan birtualki sartzeko lehenetariko pausoa eta orain hardware plataforma ahaltsu batekin datorkigu: ‘Project Scorpio’ izeneko plataformak 4K eta VR teknologiak uztartuko ditu jokoetan.

PC munduan, HTC Vive dugu, posizioa detektatzeko betaurreko batzuen bidez eta soinu inguratzaile batekin munduko PC joku katalogo handienaz disfruta dezakegu, dimentsio berri batean murgildurik.

Ikusten denez, errealitate areagotuaz gozatzeko aukera asko sortu dira. Bestalde, erabiltzaile ikuspegitik, urte honetan sortu dira Ricoh Theta 360 moduko kamerak, betaurreko hauekin ikusteko argazkiak eta bideoak sor ditzaketen kamerak, 300 euro ingurugatik.

Mundu birtualen burbuila hasi besterik ez da egin eta seguru etorkizunean izango ditugula berritasun gehiago. Zeinek jakin hemendik urte gutxira ez ote dugun nahiago izango errealitate areagotua, geure errealitatea baino.

Share on FacebookEmail this to someoneTweet about this on TwitterShare on LinkedInShare on Google+