Komunikazio zerbitzua MONDRAGONeko IKERLAN eta Fagor Arrasate erakundeei

2007an abiatutako bideari jarraipena emango diogu aurten ere eta dagoeneko 2017ra begira jarri gara. Fagor Arrasate enpresaren komunikazio zerbitzuarekin hasi ginen orain 9 urte eta datorren urtean harremanaren hamargarren urteurrena beteko da. Fidelizazio oso garrantzitsua da zerbitzua eskaintzen dugun enpresontzat eta guretzat Fagor Arrasaterekin dugun harremana eredu da. Aurten, berriz, IKERLANekin hasi gara eta espero dugu ikerketa eta berrikuntza arloan diharduen erakundearekin beste hamar urte egitea. Asteon, bi erakundeek kolaborazio akordioa sinatu dute eta komunikazioaz arduratu gara.