Komunikazioaren Artisauak

eues

Marka-irudia eta webgunea berritu ditugu

Disziplina anitzeko komunikazioa bokazio duten pertsonaz osatzen da Arteman kooperatiba eta azken urteotan batez ere ikus-entzunezkoetan indartu da gure lana. Ikuspegi estrategikoa dugu, mundura irekita gaude eta sortzaile sena daukagu. Baina non gauden eta nondik gatozen ahaztu gabe. Aretxabaletan gaude, mendi berdez inguratutako herri (ez hain) txiki batean eta Euskal Herri osorako zerbitzua ematen dugu.

Hori guztia kontuan hartu dugu Artemanen marka-irudiaren berdiseinua egiterakoan. Arteman da:

  • sortzailea
  • azkarra
  • arduratsua
  • independientea
  • errealista
  • euskalduna
  • proaktiboa
  • koherentea
  • iraunkorra
  • erabakitzailea
  • objetiboa
  • indartsua
  • gertukoa

Bezeroaren komunikazio beharretara egokitzen gara; komunikazioaren artisauak gara.

 

 

logo arteman handia

 

 

papeleria

ipad

Rollup

zigilua

sudaderak

Arteman lantaldea

 

Webgunerako argazkiak Aretxabaletako Errasti aroztegian egin genituen. Eskerrik asko, Kepa!

Share on FacebookEmail this to someoneTweet about this on TwitterShare on LinkedInShare on Google+