Komunikazioaren Artisauak

eues

Memoria eta bizikidetzarako Gogora instituturako lanean ari gara

Aspaldian Eusko Jaurlaritzaren Memoria eta bizikidetzarako Gogora instituturako  hainbat lan egiten gabiltza. Aurkezpen ekitaldiak grabatzeaz gain, dagoeneko Bilbon, Tolosan eta Gasteizen ikusgai egon den erakusketa ibiltarirako hainbat bideo egiten dihardugu. Erakusketa horietan azken hamarkadatan Euskal Herrian eman diren mota askotako biktimen testigantzak jasotzen dira. Artemanek erakusketa horietarako Memoria historikoari zein Bidegabekeria polizialei buruzko hainbat ikus-entzunezko egin ditu. Egiazko testigantza gordin baina itxaropentsuak jaso ditugu. Asko ikasi dugu beraiekin.

Astean erakusketa ibiltaria Gasteizen, Andre Mari Zuria plazan jarritako karpa batean dago. Igandera arte, berau barne, edozeinentzat zabalik dago goizez zein arratsaldez 20:00ak arte.

 

Gogora Gasteiz01

Gogora Gasteiz02Gogora Gasteiz04Gogora Gasteiz05Gogora Gasteiz03

 

Share on FacebookEmail this to someoneTweet about this on TwitterShare on LinkedInShare on Google+