Minbiziaren kontrako estatuko lasterketa handienari zerbitzua eskaini diogu, Valladoliden

Erronka berri bati erantzun diogu oso puntuazio altuarekin oraingo asteburuan. Valladolid hiri dotorean izan gara, Gaztela-Leonen. 33.700 pertsonako lasterketa erraldoi bat grabatzen eta zuzeneko errealizazioa egiten. GlobalPodium enpresarekin elkarlanean aritu gara, hark dituen pantaila erraldoiak irudiz elikatzen. Plazerra izan da Valladolid-en lan egitea eta gure eskaintza bertaratzea. Espainiako Minbiziaren Kontrako Elkarteari eskerrik asko egiten duzuen lanagatik eta Arteman aukeratzeagatik.


arteman-taldea