Mozillaren irudi korporatibo berria bozka bidez aukeratuko da

Gorka Zubizarreta/

Mozillaren produktuek milioika erabiltzaile dituzte -ezagunena Firefox bilatzailea-, baina aldi berean Mozilla bera nahiko ezezaguna da. 2005ean sortu zen eta open-source filosofian aitzindaria da. Mozillak saiakera asko egin ditu bere irudia zabaltzeko, baina ez du lortu behar bezala bere balio eta indarguneak gizartean zabaltzea. Arrazoi honegatik, rebranding prozesu bat martxan jarri du, posizionamendu, estrategia eta irudi korporatiboa aldatzeko. Prozesu honetan berritzailea dena da proiektua publikoari zabaldu zaiola, parte-hartze ariketa eginez. Normalean halako prozesuak konfidentzialtasun estu baten barnean lantzen dira, baina Mozillak aire freskoa sartu nahi izan du gardentasuna lehenetsiz.

Hauek dira Mozillak lehen fasean aurkeztutako zazpi proposamenak:

mozilla1

Beste hauek dira azken lau finalistak, orain publikoak bozkatu beharko ditu:

mozilla2 Aukerak publiko jarri dituzte https://blog.mozilla.org/opendesign/ webgunean jendeak iritzia eman dezan, eta horietako bat izango da aukeratua. Jendearen iritziak jaso ostean, asmoa da urrian behin betiko erabakia hartzea.

Mozillak ekimen hau Johnson Banks agentziarekin egin du elkarlanean. Michael Johnson Estrategia zuzendariak azaldu du Mozillako langile eta boluntarioak inplikatu eta prozesuko parte hartzaileak bilakatzea oso garrantzitsua dela enpresa oso ondo ezagutzen dutelako. Proposamenen artean Mozillaren erreferentziak ikus ditzakegu, estilo ezberdinetako logoak daude: batzuek sustraietara jo dute Gozillako begia irudikatuz, beste batzuek komunitatearen kontzeptua landu dute eta badira Escher-en forma ezinezkoak edo origamien estiloa gogoratzen dutenak ere.

Zer logotipo aukeratuko zenuke? Gustuko duzu horietakoren bat?