“Operación bikini” VS Uda erreala

“Operación bikini” VS Uda erreala

Aida Solores/

Uda iritsi da eta gizarteak “operación bikini” bezala ezagutzen delakoari aurre egin behar dio, “udara honetan bikain sentitzeko” beharrezko ebakuntza.

Emakume idealaren ideiak kale, etxe eta buruak inbaditzen ditu; garai honetako gizartearen lehenengo kezkatariko bat bilakatu da.

Emakumeen estereotipoez asko hitz egin da, horiek sustatzen duten publizitateari buruz zein horrek guztiak gizartean duen eraginaren inguruan. Egunero, emakume ideala (polita, argala, sexya, limurtzailea eta dibertigarria) erakusten diguten estimuluei aurre egin behar diegu. Marka batzuk, orohar, moda eta edertasunarekin zerikusia duten sektorekoak, komunikazio kanalak erasotzen dituzte eta emakume hori aurkezten dute, irudi fisikoan aldaerak jasaten dituenak, batez ere, makillaje, arropa eta arropa neurriei dagokienez.

Gizartearen alderdi batek ez du ideia horren aurrean kritika negatiborik egiten; pertsona horiek arrazoitzen dute markek gorputz eta estilo aukera bat besterik ez dutela eskaintzen, eta pertsona bera dela nola bizi nahi duen erabakitzen duena.

Aitzitik, txanponaren beste aldea ere badugu, emakumearen irudiak guztiz baldintzatzen eta kutsatzen gaituela esaten dutenak. Horiek baieztatzen dute irudi, gorputz eta bizitza eredu faltsu eta ezinezko baten aurren gaudela eta horrek emakumearen barne borroka eta naturaltasunaren ezeztatzea ekartzen dituela.

Ideia horien arteko konfrontaziotik, artikulu sakon bat idazteko ematen duenak, zaintza pertsonalean lehenengo marka den Dove agertu da, “edertasun errealaren etxea” bezala posizionatzen dena; 10 urte daramazki “edertasuna konfiantzaren iturri izan beharko lukeen mundu bat lortzeko lanean eta, ez ordea, antsietatearena. Emakumeei edertasunarekiko harreman atsegina garatzen laguntzen die”.

“Bizitza arrakasta” eta saltzen diguten emakumearen idealaren arteko erlazio okerrean oinarriturik, Dove-k, bere publikoaren begiak ireki ditu, udarako publizitateak ez dituela ordezkatzen ikustarazteko. Horretarako, “Udaran, publizitateak errepresentzatzen zaitu? Ikusi emakume hauen iritziak!” zabaldu du, Dove Chile-ren sare sozialetan zabalduriko bideo birala.

Bideo horrek Santiagoko 200 emakume aurkezten ditu, zoriz aukeratuak, non udarako modelo tradizionalen irudiak erakusten zaizkien. Protagonistek, lehen aldiz bikiniarekin agertzera ausartu direnak, euren iritziak ematen dituzte eta udararen irudia kritikatzen dute, #UdaErrealbatengatik.

Eta zuk, udarako publizitatearekin bat egiten duzu?