Ostegun Bidaiariak arrakastaz estreinatu da Nagore Uriarteren eskutik

Atzo, maiatzak 19an izan zen hitzordua, Aretxabaletako Paulaner tabernan, gaueko 9:30etan. Hizlaria Nagore Uriarte aretxabaletarra. Bere kontakizuna bitxia bezain interesgarria. Taberna goraino bete zen Nagorek azken bi urteotan bizi duen esperientzia ezagutzeko. Espainiako Estatuan barrena hainbat ekoaldea bisitatu ditu beste bizi eredu batzuk ezagutzeko: Almerian, Malagan, Monsanten, Tarifan eta baita Nafarroan ere. Hainbat detaile eman zituen eta argazki ugarietan erakutsi zigun zer nolako bizimodua konpartitu duen han eta hemen. Ikusmina ere piztu zuen eta galdera dezente izan ziren bukaeran.

Nagore Uriarte-1Nagore Uriarte-4Nagore Uriarte-5Nagore Uriarte-3Nagore Uriarte-2