Bideo laburpena MONDRAGON Health-entzat

Bideo laburpena MONDRAGON Health-entzat

Apirilaren 6an eta 7an MONDRAGON Health-ek jardunaldi bereziak ospatu zituen Basque Culinary Center eta Orona Fundazioan, “Osasuna eta elikadura” gaia ardatz hartuta. Bietan Alejandro Jadad nazioarteko aditua izan zen gidaria. Artemaneko ekipoak bi jardunaldiak grabatu zituen eta hainbat elkarrizketa egin zituen partehartzaile batzuekin, beraien iritzia eta balorazioa jasotzeko asmoz. Emaitza, 10 minutu dituen bideo laburpena izan da, irudi kutun eta zoragarriez osatua.