Kontratazio baldintza orokorrak

ARTEMAN KOOP. E.-REN  KONTRATAZIO BALDINTZA OROKORRAK

 

  1. Orokorrak
  • Kontratazio Baldintza Orokor hauek (aurrerantzean «BOO») ARTEMAN KOOP. E.-k (aurrerantzean «ARTEMAN») emandako Aurrekontuan (zeinarekin BOO hauek errezten diren esteka, artxibo digital zein kopia fisiko bitartez) zehazten diren zerbitzuen kontratazioa arautzen du, sormen eta diseinu lan multzo bat garatzeko (aurrerantzean «Proiektua»), Emaitza bat lortzeko xedeaz. Ondorioz, osoki baliogabe dira beste edozein baldintza, ARTEMANek berariaz eta idatziz onartu ez dituenak.
  • Zerbitzuen kontratazioak BOO hauen onarpen automatikoa dakar, Bezeroak osoki onartzen dituenak ARTEMANek kontratazio prozesu osoan zehar erreferentzia egin dizkiolako eta/edo kopia bat erreztu diolako.
  • Zerbitzu ematea, hortaz, BOO hauk eraenduko dute, eta ARTEMAN eta Bezeroaren artean adostu daitezkeen baldintza zehatzekin konplementatuko dira dagokionean. Baldintza zehatz hauek BOO hauei gailenduko zaizkie ARTEMANek berariaz eta idatziz onartu dituenean.
  • Adostutako zerbitzu emateak Aurrekontuan zehaztutako iraunaldia izango da, ala Aurrekontuan zehaztutako epean beteko da.
  • Aurrekontuak hogeita hamar (30) egunez iraungo du indarrean jaulkipen-datatik. Epe hori igaro denean, Bezeroak ez baditu Aurrekontua ala BOO hauek onartu, Aurrekontua balio gabe geratuko da eta lanaren aurrekontua berriz egin beharko da.
  • Edozein momentutan Bezeroak Proiektuaren xede eta lanetan aldaketak sartzea eskatuko balu eta aldaketa hauen inplementazioak gehikuntza bat suposatuko balu (i) ordainsariena, (ii) ARTEMANEk Bezeroaren kontura egin behar dituen gastuena eta/edo (iii) ARTEMANentzako gastu gehigarria suposatu lezakeen proposamenaren beste edozein alderdirena, Aurrekontu berria emititu beharko da. Jatorrizko proposamenaren edukian eraginik duen edozein aldaketa idatziz formalizatu beharko da.
  • BOO hauek Bezeroaren edozein erosketa baldintzaren aplikazioa baztertzen dute.
  • BOO hauen gain egiten den inongo aldaketa, gehigarri edo ezabapenek ez du efekturik izango, ez bada berariaz idatziz adosten.
  • Bateraezintasunik balego BOO hauen gaztelerazko eta beste hizkuntza baten idatzitakoen artean, gaztelerazko bertsioa izango da gailenen.
  • Auzitegi eskudunek BOO hauetako baldintzetako bat baliogabeko deklaratuko balute, honek ez du efekturik izango beste xedapenen gain, eta azken hauek indarrean jarraituko dute.

 

  1. Prezioa eta ordainketa baldintzak
  • Zerbitzu ematearen prezioa ARTEMANek emandako Aurrekontuan zehaztutakoa izango da, ala alderdien artean adostutako baldintza partikularretan ezarria.
  • Prezio guztiak garbiak dira, inongo zerga, BEZ, eskubide ezta tasa barne harturik, eta hauek beranduago fakturan jasanaraziko zaizkio Bezeroari dagokien tipoekin. 
  • Fakturak Aurrekontuan ezarritako epean ordaindu beharko dira. Berariazko baldintzarik ez balego, ordainketaren %30 Aurrekontua onartzean eta gainerako %70a Emaitza entregatzean egingo dela aurreikusten da.
  • Ordainketa epea zerbitzu ematearen funtsezko baldintza da, beraz Bezeroak bere ordainketa obligazioak beteko ez balitu, ARTEMANek baimena izango du Proiektutik eratorritako edozein konpromiso baliogabetu edo eteteko.

 

  1. Bermea eta adostasuna
  • ARTEMANek kontratatutako Proiektua dagokion arduraz, profesionaltasunez eta BOO hauek eta ohiko errekerimendu teknikoak zorrozki betez garatzeko konpromisoa hartzen du, legez aplikagarriak diren garantiei jarraiki eta eskura dauzkan baliabide onenen bitartez.
  • Era berean, ARTEMANek bermatzen du ez dituela hirugarrenen jabetza intelektual edo/eta industrialeko eskubideak, edota edonolako beste eskubideak urratzen.
  • ARTEMANek emandako bermeak Aurrekontuan ezarritako baldintza eta zehaztapenekin lotura zuzena duten alderdiak hartzen ditu barne soilik. Aurrekontuaren edukiekin erlazio zuzenik ez duen eskaera oro bermetik kanpo geratzen da eta alderdiek adosten dituzten zehaztapen eta baldintzen arabera fakturatuko dira.
  • ARTEMANek Aurrekontuan ezarritako epeak bete ahal izateko, Bezeroarengandik Proiektuaren fase bakoitzean dagokion material eta informazio guztia jasotzea nahitaezko baldintza da.
  • Bezeroak Aurrekontuan zehaztutako prezio eta zerbitzuekiko adostasuna berariaz eta idatziz aurkeztu beharko du ARTEMAN lanekin hasi baino lehenago.

 

  1. Erantzukizuna
  • Bezeroa izango da Emaitzaren erabilera desegokiaren ondorioz erator daitezkeen kalteen erantzule bakarra, ARTEMAN aurrerantzean erantzukizun honetaz salbuetsiz. Hori ekidite aldera, ARTEMANek Emaitzaren erabilera seguru eta zuzena lortzeko beharrezko dokumentazio eta jarraibideak opatuko dizkio Bezeroari.
  • Bere kontratuzko eginkizunen betetze edo ez-betetzearen ondoriozko erreklamazioen aurrean, ARTEMANen erantzukizunak ez du zerbitzu akastunaren prezioa gaindituko, eta ez ditu inongo kasutan barne hartuko zeharkako ezta ondoriozko kalteak, hala nola era ez murriztailean, produkzio galera, irabazien galera edota geldialdien ondoriozko kostuak.

 

  1. Jabetza industrial eta intelektuala
  • ARTEMAN Proiektuaren barne sortu edo asmatzen diren elementuen gaineko jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen, eta Bezeroari entregatutako Proiektuaren Emaitzaren titularra izango da.
  • BOO hauei dagozkien xedeetarako, Emaitzatzat hartuko da Proiektuaren garapenaren bitartez lortutako eta ARTEMANek emandako Aurrekontuaren objektu den amaierako produktu dena. Emaitza izan daiteke, era adierazgarrian eta ez murriztailean, lan bat ala ugari, izan ikus-entzunezkoa, bisuala, grafikoa, fotografikoa, literarioa ala diseinua, edo/eta web orri ala online errekurtso bat ala ugari.
  • ARTEMANek Bezeroari opatzen dio lizentzia esklusiboa, azpilizentzia baimenik gabekoa, mundu osorako eta indarrean dagoen legeriak baimentzen duen babes epe osorako, Proiektuan lortutako Emaitzaren gain.
  • Lizentziak barne hartzen ditu erreprodukzio, banaketa, eta komunikazio publiko eskubideak, Bezeroa gaituko dutenak Emaitzaz behar dituen beste kopia egitera hura hedatzeko helburuz, banakako kopiak banatuz edo hirugarrenei kopiak aldez aurretik banatu gabe edukia eskuratzeko aukera ematen diete bitartekoak erabiliz.
  • Lizentziak ez du transformazio eskubidea barne hartzen. Bezeroak ezingo du moldatu, osorik ezta zati baten, Proiektuaren bitartez lortutako Emaitza.
  • Proiektua gauzatzeko helburuz, ARTEMANen aldetiko Bezeroaren titulartasunpekoak diren jabetza intelektual edo industrialeko eskubideen erabilera Bezeroak idatziz baimendu beharko du.
  • BOO hauek ezingo dira inola interpretatu Alderdietako batek alderdietako batek besteari eskubideak ematen dizkiontzat. ARTEMANi dagozkion eskubide guztiak erreserbatuta daude, kontratazioaren aurretikoak zein horren ondoriozkoak izan, BOO hauetan zehaztutako kasuetan salbu.

 

  1. Konfidentzialtasuna
  • ARTEMANek konpromisoa hartzen du Bezeroarengandik jasotako informazio eta dokumentazio guztiaren gain konfidentzialtasun osoa gordetzeko.
  • Era berean, ARTEMANek betebeharra hartzen du Bezeroari harengandik jasotako ala haren jabetzapekoa den informazio eta dokumentazioa eta ARTEMANEek gorde duena itzultzekoa, Bezeroak eskatu bezain laster, behin Proiektua amaitu denean. Hala ere, Bezeroak baimena ematen dio ARTEMANi, informazio eta dokumentazio horren kopia gorde dezan, beharrezkoa edo komenigarria iruditzen bazaio, eta kopia horrek konfidentzialtasun-betebeharraren mende jarraituko du.
  • Aurreko paragrafoetan ezarritakoari salbuespen bezala, ez du sekretu ezta konfidentzialtasun betebeharrik izango hurrengo informazio eta dokumentazioak: (i) ARTEMANek erabili ala hirugarrenei igorri, aurkeztu etab. behar diena Proiektuarekin loturan; (ii) ARTEMANek aurretiaz ezagutzen duena inongo konfidentzialtasun betebeharrik hautsi gabe; (iii) informazio ala dokomentazio publikoa dena jasotzeko momentuan, ala geroago publiko bilakatzen dena; (iv) hirugarrenengandik jaso dena konfidentzialtasun betebeharrik bitarte ez dela; (v) Bezeroak ARTEMANi hedatzera baimentzen diona; zein (vi) ARTEMANek organo judizial, arbitral zein administratibo baten eskabidez zabaltzera behartuta dagoena.
  • Bezeroak baimena opatzen dio ARTEMANi jakitera emateko ARTEMANen bezero dela, baita Proiektuan duen parte hartzea ezagutarazteko.
  • BOO hauek eta Aurrekontua Informazio Konfidentzial bezala tratatzea. BOO hauen eta Aurrekontuaren baldintza eta eduki guzti-guztiak Informazio Konfidentzialtzat hartuko dira, eta alderdiek konfidentzialtasun osoa gordetzeko konpromisoa hartzen dute.

 

  1. Kanonak

7.1.    Musika kanonak Emaitza den bideoaren online hedapenerako eskubidea bermatzen ditu. Bestelako euskarri eta guneek tarifa desberdinak izango dituzte eta kasuz kasu ebaluatu beharko dira, eta era bereizian aurrekontua egin Proiektuaren erdiespenerako beharrezkoa balitz.

7.2.    Artxibo kanonak ARTEMANek Proiektuaren barne grabatu eta editatutako materiala bi formato fisiko ezberdinetan (LTO eta digitala) gordetzea bermatzen du. ARTEMANek irudi grabatu hauek gordeko ditu etorkizunean eskura egon daitezen. Materiala ARTEMANekin egingo ez diren lanetarako ateratzeak kostu gehigarria izango du.

7.3 Kanonak Aurrekontuan aparteko elementu bezala desglosatuko dira, kontratatuak izatekotan.

 

  1. Datuen babesa
  • Alderdi biek, bakoitza berari dagozkion datu pertsonalen babeserako tratamenduaren erantzule bezala, datuen babeserako araudietako xedapen guztiak betetzeko konpromisoa hartzen dute. 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Europar Zuzentarauaren (Datuen Babeserako Zuzentarau Orokorra – DBZO) eta abenduaren 5eko Datu Pertsonalen Babeserako eta Eskubide Digitalen Bermerako (LOPDGDD) 3/2018 Lege Organikoaren betekuntzan, alderdi biek, kontratu honen burutzearen bitartez, berri jaso dute eta berariaz onartzen dute kontratu honen burutzearen ondorioz haien artean elkarbanatutako datu pertsonalak kontratu bidezko harreman eta, dagokionean, zerbitzuen kontratazio egokia izateko xedearekin tratatuak izango direla.
  • Proiektuaren betearazpenerako Bezeroak datuen tratamendua egingo balu, tratamenduaren arduradunaren eginkizun legala beretzako hartuz, datuen tratamendua DBZOren 28. artikuluan ezarritako betebeharren arabera egingo da.

 

  1. Ezinbesteak
  • ARTEMANek ez du erantzukizunik izango Bezeroarekiko betebeharren ez-betetze ala atzerapenagatik, honen arrazoia ezinbestea izango balitz, ARTEMANengan zein bere hornitzaile ala garraiolariengan eragina duena, barne egonik era adierazgarrian eta ez murriztailean greba, bestelako lan-kontingentzia ala industrialak, lehengaien falta ala hauek eskuratzeko ezintasuna, etab. Ezinbestea hil batez (1) baino gehiago luzatuko balitz, ARTEMANek ala Bezeroak martxan dagoen Proiektua baliogabetzat eman dezakete, honetatik Bezeroaren aldeko kalte-ordainik ezta konpentsaziorik sortzen ez dela.

 

  1. Web zerbitzuekin lotutako baldintza partikularrak

10.1. Aurrekontuan berariaz ezarri ezean, prezioak ez du barne hartuko:

  • Emaitzarako testuen idazketa ezta itzulpena;
  • Irudiak, argazkiak, ilustrazioak ezta bestelako eduki bisual ezta grafikoak;
  • Pluginen lizentziak ezta Aurrekontuan sartu ez diren kanpoko zerbitzuak;
  • Domeinu-izenak lortzearen kostuak;
  • Web orriaren hosting-a.

10.2. Aurrekontuak barne hartzen ditu ARTEMANek proposatutako Emaitzaren bi (2) berrikuspen ziklo Bezeroarekin batera. Osterako edozein aldaketari aparteko aurrekontua egingo zaio, orduko kostuaren arabera.

 

  1. Ikus-entzunezko eta diseinu grafikoko zerbitzuekin lotutako baldintza partikularrak

11.1. ARTEMANek Bezeroaren aldetiko Emaitzaren berrikuspena erraztuko du egoki deritzon medioen bitartez (era adierazgarri hutsean, esteka bat ala korreo elektroniko bati atxikitutako dokumentu bat), Bezeroak zuzenketa ala ekarpenak egin ditzan. Aurrekontuan berariaz zehaztu ezean, ARTEMANek proposatutako Emaitzaren berrikuspen fase bakarra aurreikusten da. Bigarren eta ondorengoei orduko kostuaren araberako tarifa ezarriko zaie. Hobekuntzak behin ezarrita, Bezeroak azken bertsioa deskargatu ahalko du formatu anitzetan.

11.2. Kontrakoa berariaz adostu ezean, Aurrekontuak ez du barne hartzen Proiektuan zehar landutako eta Emaitza lantzeko erabilitako material landugabeen entrega. BOO hauei dagozkien xedeetarako, material landugabetzat hartuko dira Emaitza lortzeko xedearekin Proiektuan zehar sortutako bideo, irudi eta/edo diseinuak.

 

  1. Marka eta branding zerbitzuekin lotutako baldintza partikularrak

12.1.  Lanaren Emaitza jabetza industrialeko eskubideen bitartez babestu daitekeen marka bat izatekotan, BOO hauen 5. atalean  ezarritako baldintzak ez dira aplikagarriak izango, eta Emaitzaren gaineko eskubide guztiak Bezeroari besterenduko zaizkio.

 

  1. ARTEMANi notifikazioak egitea

13.1. BOO hauekin lotura duen edozein komunikazio gazteleraz (kontratuaren hizkuntza ofiziala) ala euskaraz eta idatziz egingo dio Bezeroak ARTEMANi, korreo elektronikoz bidali eta hogeita lau (24) ordura izanik eragina.

13.2 ARTEMAN ez da izango medio hau erabiltzearen ondoriozko sortu daitezkeen kalteen erantzule, bereziki Bezeroak korreo elektronikoak ez jaso ala bidaltzearena, era adierazgarrian zerrendatu daitezkeela korreoa antispam sistemek blokeatzea, sarean egon daitezkeen akatsak, birusak, etab. Bezeroak egiaztatu beharko du ARTEMANek korreo elektronikoa jaso duela, ARTEMANekin harremanetan jarri beharko dela bere korreoa jaso izanaren idatzizko konfirmaziorik ez izatekotan.

 

  1. Lege aplikagarria eta epaitegi eskudunak

14.1. ARTEMAN eta Bezeroaren arteko kontratu bidezko erlazioa, BOO hauen objektu dena, Espainiako legediak arautuko du.

14.2. BOO hauen objektu diren kontratu bidezko erlazio guztietatik eratorritako auzibideen ebazpenerako, ARTEMAN eta Bezeroak, beste edozein foruri uko eginez, Bergarako (Gipuzkoa) Auzitegien eskumen esklusibopean jartzen dira.