Arteman
24. Korrikaren irudia euskararen herria marrazten
Euskara arnasberritzen duten herri-ekimen sozial eta kultural gutxi dira Korrika bezain indartsuak. Horregatik lasterketa erraldoi honek mezu eta irudi landu bat behar du, komunikazioa zabaldu eta eraginkorragoa izateko. Horregatik, 2024ko abenduan, Korrikaren 24. edizioari begira jarri ginen. Euskarak larrialdi linguistiko latza bizi duen garai hauetan ez da beti erraza argi izpirik ikustea. Baina, orain, inoiz…
Read MoreArtemanek COMUNICOOP du buru, kooperatiba-erakundeen barne-komunikazioa hobetzea helburu duen proiektua
COMUNICOOP ikerketa-, berrikuntza- eta eraldaketa-proiektu bat da, sei enpresa kooperatiboz osatutako talde batek bultzatua, helburu komun batekin lotuak: gizarte-ekonomiako erakundeen barne-komunikazioa modernizatzea. Proiektuaren helburua barne-komunikazioaren erronka berriei bultzada ematea da, metodologia berriak, tresna digitalak eta lankidetza-soluzio teknologikoak garatuz. Horiek digitalizazio-estrategia eraginkorrak zabaltzeko euskarri izango dira, enpresa kooperatiboen barne-komunikazioa hobetzeko. COMUNICOOPen helburu nagusia kooperatibetako barne-komunikazioa hobetzea…
Read MorePESMES 2025 saria irabazi dugu Ikus-entzunezko Kanpaina kategorian
Urriaren 24an, Marketing Sarien VII. edizioa ospatu zen UPV/EHUren Bizkaia Aretoan azken bi urteetan euskal enpresek edo Euskal Autonomia Erkidegoan merkataritza-ordezkaritza duten enpresek egindako marketin-ekintza nagusiak aitortzeko. Bertan, komunikazio eta marketing-eko 300 profesional inguru elkartu ziren, emozioak eta AMA marketin-elkarte berriaren aurkezpenak markatutako gau batean. Sortu eta hamar urtera, elkarteak etapa irekiagoa eta elkarlanezkoagoa ireki…
Read MoreSormena eta jasangarritasuna: bideak gurutzatzen direnean
Ez nuen espektatiba handirik… baina ilusioz joan nintzen, jakinminarekin, ea sormena eta ekoberrikuntza nolabait lotu zitezkeen. Denok oso garrantzitsutzat jotzen dugu ingurumenaren jasangarritasuna eta berrikuntza ondo komunikatzea, ezta? Jadanik egiten da? Nik ez dut ikusten? Edo oraindik ez dugu argi zer den benetako jasangarritasuna, eta zer itxurakeria hutsa? Galdera horiek buruan nituela hartu nuen parte…
Read MoreAutobusak bihar eta berandu
Sortzerako garaian inoiz sentitu dut hizkuntza bat bestea baino hobea dela. Hobea baino nahiago dut errazagoa esan. Edo arinagoa, azkarragoa, iradokitzaileagoa. Denbora luzean hizkuntza hori gaztelera izan da niretzat. Idazte hutsak arrakala txiki bat sortzen dit bihotzean. Zure gelako sabailan dagoen arrakala horietako bat bezalaxe. Ez dakizu noiz atera den, baina hortxe dago. Askotan pentsatu…
Read MoreBerdintasun Plana
Gure komunikazio-enpresan urrats berria eman dugu: Berdintasun Plan bat ezartzea. Ekitatea eta aniztasuna funtsezkoak diren mundu honetan, konpromiso sendoa hartzen dugu ingurune inklusibo bat sustatzeko, gure lankide, bezero zein kolaboratzaile guztiak, beren generoa dena delakoa izanda ere, baloratuak eta errespetatuak izan daitezen. Berdintasun Plan hau mugarri garrantzitsua da aukera-berdintasuna eta elkarrekiko errespetua sustatuko dituen enpresa-kultura…
Read MoreVIRSHOW proiektuaren aurkezpena
VIRSHOW proiektuaren aurkezpena ABANTAIL, XUPERA XXI, ARTEMAN eta SMART INTERNET INTERNATIONAL enpresek, ISEA ikerketa-zentroarekin batera, VIRSHOW izeneko ikerketa-proiektu berritzailea garatzen dabiltza, Cloud Plataforma berritzaile baten garapenari buruzkoa. Horren bidez, industria-sektoreko enpresei aukera emango zaie, eraginkorrak diren kostuekin, erakusketako eta salmentako espazio birtualak sortzeko, beren produktuak interaktiboki kudeatuz eta produktuak erosiz. VIRSHOW proiektuaren helburu ukigarriak…
Read MoreOngi etorri Arteman berrira!
Ongi etorri Arteman berrira! Garai ezegonkorrak dira, horixe entzuten ari gara behin eta berriz. Geroz eta azkarrago ari dira gauzak aldatzen: teknologiak, enpresak, gizarte egiturak, norbanakoen arteko harremanak… Dena dago eraldatzen. Artemanen gustuko ditugu erronkak, aldaketak, barrena mugitzen dizkiguten proiektuak eta azken hilabeteotan gure lan-lekua bera izan da eraldaketa handiena jasan duena. 2021eko iraila ezkero…
Read MoreEuskaraz, balioa erantsi lanari!
Euskaraz, balioa erantsi lanari! “Euskaraz, balioa erantsi lanari!” lelopean, Lanbide Heziketan euskarak duen balioaren kontzientzia eta jarrera piztea du helburu “LH Duala Euskaraz” egitasmoak. Gipuzkoan, egun, 2.700 lantoki baino gehiagotan egiten da Lanbide Heziketa Duala euskaraz eta komunitate handi horri ikusgarritasuna ematea izan da Artemanek Laneki Elkartearen eskutik, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren gidaritzapean,…
Read MoreEUSPOTen hamaikagarren edizioak kooperatibismoa gazteei gerturatzea du helburu
EUSPOTen hamaikagarren edizioak kooperatibismoa gazteei gerturatzea du helburu Euspot, euskarazko spot lehiaketaren hamaikagarren edizioa Kooperatibismoa gazteei gerturatzen saiatuko da. Hain justu ere, aurten Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua izango da babesle nagusia. Spotak animatu behar ditu gazteak kooperatibismora gerturatzera eta kooperatibismoa balioan jartzen. 3.000 euro baino gehiago banatuko dira saritan; guztira sei sari izango dira. Irabazleak…
Read More