Arteman taldea
Berdintasun Plana
Gure komunikazio-enpresan urrats berria eman dugu: Berdintasun Plan bat ezartzea. Ekitatea eta aniztasuna funtsezkoak diren mundu honetan, konpromiso sendoa hartzen dugu ingurune inklusibo bat sustatzeko, gure lankide, bezero zein kolaboratzaile guztiak, beren generoa dena delakoa izanda ere, baloratuak eta errespetatuak izan daitezen. Berdintasun Plan hau mugarri garrantzitsua da aukera-berdintasuna eta elkarrekiko errespetua sustatuko dituen enpresa-kultura…
Read MoreOngi etorri Arteman berrira!
Ongi etorri Arteman berrira! Garai ezegonkorrak dira, horixe entzuten ari gara behin eta berriz. Geroz eta azkarrago ari dira gauzak aldatzen: teknologiak, enpresak, gizarte egiturak, norbanakoen arteko harremanak… Dena dago eraldatzen. Artemanen gustuko ditugu erronkak, aldaketak, barrena mugitzen dizkiguten proiektuak eta azken hilabeteotan gure lan-lekua bera izan da eraldaketa handiena jasan duena. 2021eko iraila ezkero…
Read More12 hilabetez, jo eta su
12 hilabetez, jo eta su Korrika eta presaka, horrelaxe iritsi gara urteko azken txanpara. Ia konturatu ere egin gabe neguan gaude jada; eguraldia aspalditik esaten ari bazaigu ere, ofizialki San Tomas eguneko 16:58ean sartu gara neguan. Antzinako usadioek erakutsi diguten lez, neguko solstizioa ospatzeko garaia dugu honakoa. Arnasa hartu, maite ditugunekin bildu, urtearen balantzea egin…
Read MoreCEX sarietan finalista izan da Arteman, Online Ganadu Enkantea proiektuarekin
CEX sarietan finalista izan da Arteman, Online Ganadu Enkantea proiektuarekin Valentziako Centre d’Artesanian banatu zituzten atzo, irailak 30, “Egokitzapen arina eta negozio-eredu berriei” CEX 2021 Sariak. Arteman Komunikazioa finalista izan zen bertan, 2020an, COVID-19aren krisi bete-betean egindako Online Ganadu Enkantearen proiektuarengatik. Artemaneko zuzendaria Arantzazu Lagunilla eta Estrategia Digitaleko arduraduna Víctor Núñez izan ziren Valentzian gure…
Read MoreKaixo, ni euskara naiz, harritu egin zaitzaket, baita maitemindu ere
😘 Kaixo, ni euskara naiz, harritu egin zaitzaket, baita maitemindu ere Víctor Núñez/ (Artemaneko euskaldunberriaren istorioa) Euskaldun berri zer…? Euskal Herria, abenduak 3, euskararen nazioarteko eguna, hizkuntzaren eguna, historiarena, eta batez ere kulturarena. Euskaldun berri moduan ezagutzen dugunaren istoria izan daiteke hau. Zerk bultzatzen du beste toki batetik iritsitako pertsona bat lurralde honetako hizkuntza ikastera?, zergatik…
Read MoreHari baten menpe gaude
Hari baten menpe gaude Kableak, pantailak eta metroka zinta amerikar – Ba al dakizue hari baten menpe gaudela? – Galdetu zuen taldeko batek Artemanentzat aurtengo proiektu handienetako bat izango zenaren eszenaratzea hasi baino minutu batzuk lehenago, hilabetetan zehar egindako lan gogorraren prestaketak amaitzen ari ginen bitartean. Ingurura begiratu eta ez zen besterik ikusten: kableak, konexioak,…
Read MoreEMEZTIM, STEM ikasketak bultzatzeko eta estereotipo- oztopoak gainditzeko lehen chatbot-a
[vc_row padding=”default-padding” bg_attachment=”scroll”][vc_column el_class=”col-md-8 col-md-offset-2″][az_column_text] EMEZTIM, STEM ikasketak bultzatzeko eta estereotipo-oztopoak gainditzeko lehen chatbot-a Ezagutza eta teknologian oinarritutako ekonomia globalizatu batean lehiakor izateko ezinbestekoa da STEM ikasketa eta lanbideak lehentasun bihurtzea. Herrialdeen garapen egoki bat ziurtatzeko etorkizunean beharrezko izango diren lanbideen inguruan egin diren ikerketa guztiek diote STEM lanbideak hazkunde handi bat jasango dutela. Espainian,…
Read MoreLatinoamerika, Europa eta AEB-n hainbat sari jaso ditu ERRAIAK dokumentalak
[vc_row padding=”default-padding” bg_attachment=”scroll”][vc_column el_class=”col-md-8 col-md-offset-2″][az_column_text] Latinoamerika, Europa eta AEB-n hainbat sari jaso ditu ERRAIAK dokumentalak 2019 urtean 4.000 ikusletik gora izan zituen ERRAIAK dokumentalak , Euskal Herrian zehar eskainitako 35 emanaldi inguruak aintzat hartuta. Errekor urtea izan zen, eta hau hobetzea zaila bazirudien ere, 2020a dokumentalaren ibilbidearentzat beste urte gogoangarri baten traza hartzen ari da.…
Read MoreAlkartzen dan herrixa ez da inoiz hilko!
Alkartzen dan herrixa ez da inoiz hilko! Garai nahasi eta zailak bizi ditu gizarteak; ditxosozko Covid-19ak ustekabean harrapatu gaitu guztiok eta ondorioak latzak ari dira izaten. Bizitzaren arlo asko izan dira kolpatuak eta ugariak dira une honetan gizartean dauden premiak. Beste esparru askok bezala, negozio txikiek jasotako kolpea itzela izan da. Gizartea jabetzen hasi da…
Read MoreSormena bota behar izan diogu, dosi handietan gainera!
[vc_row padding=”default-padding” bg_attachment=”scroll”][vc_column el_class=”col-md-8 col-md-offset-2″][az_column_text] Sormena bota behar izan diogu, dosi handietan gainera! Sormena da Euspot lehiaketaren helburuetako bat. Orain bederatzi urte euskarazko publizitatearen lehiaketa abian jartzea erabaki genuenean, bi hitz gako gorriz markatu genituen. Fokoa argi ikusi genuen eta helburuak marraztu genituen: sormena eta euskara. Koktel bikaina. Eta aurten, inoiz baino indar gehiago hartu…
Read More