MARKALARIAK: euskaraz lan egiten duten komunikazio agentzien komunitatea

Markalariak euskaraz lan egiten duten komunikazio agentziak biltzen dituen komunitatea da. Gizarte osoari komunikazioaren balio estrategikoa eta sektorearen gaitasuna eskaini nahi dizkiogu. Eragin positiboa sortzeko, egiteko modu onak ikusaraziz eta sustatuz. Topagune kolaboratibo eta inspiratzailea gara: ezagutza elkarbanatzeko, harrotasun profesionala lantzeko eta gure jardunaren etorkizuna ikuspegi ireki eta berritzaile batetik irudikatzeko gunea. Euskal komunitatetik sortzen…

Read More

GOI MAILAKO BIKAIN SARIA lortu dugu!

Abenduaren 16an Artemanek GOI MAILAKO BIKAIN SARIA lortu zuen; 2012koarekin batera, bigarrena. Eusko Jaurlaritzak euskararen erabileraren aitortza ekitaldia ospatu zuen hilaren 16an Gasteizko Europa Jauregian, eta bertan, erakunde publiko eta pribatuek euskararen kudeaketan eta garapenean eman dituzten aurrerapausoak aitortu ziren. Helburua euskararen normalizaziorako pausoak egiten dituzten ahalik eta entitate gehienen aitortza egitea da euskararen normalizazioa…

Read More

24. Korrikaren irudia euskararen herria marrazten

Euskara arnasberritzen duten herri-ekimen sozial eta kultural gutxi dira Korrika bezain indartsuak. Horregatik lasterketa erraldoi honek mezu eta irudi landu bat behar du, komunikazioa zabaldu eta eraginkorragoa izateko. Horregatik, 2024ko abenduan, Korrikaren 24. edizioari begira jarri ginen. Euskarak larrialdi linguistiko latza bizi duen garai hauetan ez da beti erraza argi izpirik ikustea. Baina, orain, inoiz…

Read More

Adimen Artifizialaren mehatxua kazetaritzan: ba al dago jakiteko modurik?

Indar geldiezinaz iritsi da Adimen artifiziala kazetaritzara. ChatGPT bezalako tresnek eraginkortasuna, azkartasuna eta eduki-ekoizpen agortezina eskaintzen dute. Hala ere, teknologia horiek prentsan erabiltzeak (edo kazetaritzaren beste edozein esparrutan) kezka handia sortzen du. Batetik kontsumitzen ditugun edukien kalitatea eta sinesgarritasuna dago ezbaian; eta nola ez, kazetaritza-etikan ere eragina du.   Albisteak hautatu eta idazterakoan giza irizpiderik…

Read More

PRIMERAN plataforman Artemaneko bi dokumental

Istorioak kontatu behar dira, ahots eta irudien bitartez. Eta soilik horrela beren lekua aurkitzen dute. Sugerenteak. Gureak egiten ditugu. Bakoitzak soilik berak dakien modura. Artemanen, komunikazioak eraldatzeko, pertsonen bihotzetara iristeko eta pentsarazteko duen indarrean sinesten dugu. Gaur, beste urrats bat eman dugu bide horretan, PRIMERAN plataforman Artemanek ekoiztutako bi dokumental ikusgai daude dagoeneko. Horietako bakoitzak…

Read More

Bidelagunak

20 urtetik gora pasa dira Arteman sortu zenetik. Ibilbide luze eta emankorra, ezbairik gabe. Laupabost pertsonek abiatutako esperimentua izatetik 20 bat familiei jaten ematen dien proiektu sendoa izatera pasa da komunikazio agentzia. Batez ere gure bailaran lan egiten hastetik -eta jarraituz, noski- Euskal Herrian erreferenteak diren elkarte, erakunde eta enpresekin ere hartueman estua izatera pasa…

Read More

CIEGE 2024 ziurtagiria jaso dugu beste 72 enpresarekin batera

Artemanen 2024 urteari amaiera berezia eman diogu. Kudeaketan, berrikuntzan, errentagarritasunean eta jasangarritasunean Bikaintasunez jokatu dugula aitortu digute. Madrilen eman digute aitortza. Alegia, aurreneko aldiz CIEGE 2024 ziurtagiria jaso dugu beste 72 enpresarekin batera.  INFORMA erakundeak eta elEconomista.es hedabide ekonomikoak ematen dituzte CIEGE ziurtagiriak. Auditoria zorrotza egiten dute hautagaien kudeaketa, berrikuntza, jasangarritasuna, solbentzia, errentagarritasuna eta enpresa-lidergoa…

Read More
Arrasate Gabon Kanpaina Instagram Reels

“Gabonetan Arrasate piztu deigun” gabonetako spota

Gabonak bereziak dira ikus-entzunezko iragarkien sorkuntzan dihardugunontzat. Gero eta erronka handiagoa da sasoi berezi honi egokitutako spot erakargarri bat egitea. Arrazoi askogatik. Ikusleak gero eta irizpide gehiago du ikus-entzunezkoak baloratzeko, aztertzeko, izaera sortzailetik orohar ezagutza handiagoa du gauzak begiratzeko eta dagoeneko ez da (gara) edozein ikus-entzun produkziorekin konformatzen. Espainiar Estatuko Loteriaren iragarkiaren sasoia ere bada,…

Read More

Nortzuk garen?

Hogei urtetik gora egin ditugu jada eta atzo hasitakoen ilusioarekin jarraitzen dugu. Seniorren esperientziarekin eta gazteen talentuarekin aurrera goaz. Beti egin dugun bezalaxe, momentu kritikoei aurre eginez eta une oparoetan olatu dotoreak surfeatuz. Sorreran gutxitan esan genuen ezetz. Ausartu ginen gehienetan eta erronka berriei soluzioak eman genizkien, ez beti onenak seguruenik. Orain askok diote beraien…

Read More
533b3ed2 E601 4f96 83cf 3691766f7176

“Arantzazu, 36zm, 5 mende, herri 1” aurkeztu dugu  10. Euskal Zinema Dokumentalaren Astean

Urriaren 23an aurkeztu genuen Gasteizen ‘Arantzazu, 36zm, 5 mende, herri 1’ dokumentala, emanaldi arrakastatsu eta interesgarrian. Aretoa beteta, ikusleek interes handia erakutsi zuten, bai dokumentalak erakarrita eta baita frantsizkotarren komunitatearen etorkizunagatik ere. Hala, emanaldiaren ondorengo solasaldian, asko eta asko izan ziren parte-hartu nahi izan zutenek. Hain zuzen ere, saioan ikusleek galderak eta iritziak partekatu zituzten,…

Read More