2019 on!

Ia konturatu gabe iritsi zaigu urte berria. Pasa zaigu 2018 urtea eta 2019an ere, klika eta klika arituko gara Korrikari begira. Baina, kontuz! Ez dezagun dena korrika egin, patxada hartzeko beta ere izango dugu-eta Humanity at Music-eko emanaldiez gozatzeko. Eta denak gainezka egin baino lehen, barruak hustutzeko, erraietatik ateratzen den irrintzia botatzea onena!

2019a gogoz hasi dugu proiektu guztiei heltzeko. Urte berri on Artemaneko lantalde osoaren partetik!