Komunikazio arduraduna behar dugu

Adi, komunikatzaileok! Artemanen lan egitea gustatuko litzaizuke? Komunikazio arduraduna behar dugu kudeatzen ditugun proiektu ezberdinetan aritzeko.

Eskaintzen da:
• Egun osoko kontratua.

Eskatzen da:
• Kazetaritza, komunikazio edo pareko unibertsitate-titulua.
• Erakundeetako (pribatu zein publiko) komunikazioan aritua.
• Euskaraz jakitea eta ondo idaztea.
• Sare sozialen kudeaketa.
• Gidabaimena eta autoa izatea.
• Izaera sortzailea, dinamikoa eta harremanetarako gaitasuna izatea.
• Taldean lan egiten jakitea.

Kontuan hartuko da:
• Lan eskarmentua komunikazio arloan.
• Ingelesa eta frantsesaren jakintza.

Lan eskaintzako baldintzak bete eta interesa duenak, curriculuma bidali behar du posta elektronikoz arteman@arteman.eus helbidera.

Azken eguna: abenduak 17.