Gora Herrixa, eutsi merkatarixa!

Herri bizietan, aktiboetan, kaleak jendez beteta dituztenetan bizitzea gozamen hutsa da. BIZIA ematen digute. Eta hori da, hain justu, Arteman Komunikazioak bultzatuta, The Potes musika taldearekin elkarlanean, Debagoieneko merkatari, ostalari, merkataritza elkarte, administrazio, kultur elkarte, artista eta enpresa pribatuak bateratu dituen kanpaina honen bitartez aldarrikatu nahi izan duguna. Honetarako elkartu eta aktibatu dugu gure komunitatea.

Merkatari eta ostalariei gure babesa erakustea kanpainaren helburu argietako bat den arren, herritar guztiengan jarri dugu fokua, Debagoieneko herri eta hiri ororengan. Eta arrazoia sinplea da: gure kaleak dira hiltzen utzi ezin ditugunak, gure bizilagunak dira lagundu behar ditugunak, beraiek gabe ez litzatekeelako berdina izango gure herrietan bizitzea eta guztion eginbeharra delako gure komunitateak, elkarrekin, egoera honi aurre egitea.
Artemanetik, gure bidelagun guztiekin batera, Debagoieneko heldu, gazte eta umeak aktibatu nahi ditugu Gora Herrixa, eutsi Merkatarixa! aldarripean
eta kanpaina korala, bereziki musikala eta oso, oso ilusionagarria den honen bitartez.
Ikusi eta entzun bideoklipa!

Abestiaren letra:

Komertziotan bada, munduen hamalau
bide honetan baina gurian laster lau
gure herrixak hori merezi ete dau
bihotzik ez daukenak ez daki zer dan hau(Gora herrixa / gora herrixa)

Langile gogotsuak ezin doguz ito
soka gure lepotik ken daigun betiko
eskutikan lanian neska ta mutiko
alkartzen dan herrixa ez da inoiz hilko  x2

(Gora herrixa / gora herrixa)

Sua berotasuna, indarra hemen badau
Danon bultzada barik, zer izango zan hau
Bihar guregatik ta zuengatik da gaur
Hortaz gure herrixa, borrokatzen dirau

Altxor handixa da ta, izen behar dalako
Zaintzen ez badogu agur eta kitto!
Eutsi merkatarixa gazta ta nausitxo
alkartzen dan herrixa, ez da inoiz hilko

(Gora herrixa / gora herrixa)

Bailara bizirik mantentzea, herritarron erabakixa
Zein ederrak, zein ederrak dien kaliak
Zarataz Beteta dauzenian
Adi, geuk suntsitu geike
Hortaz indartu deigun hartu-emana

Gure merkatarixekin batera.


Ideia originala: Arteman Komunikazioa.
Letraren egokitzapena: Arteman & The Potes & Oskar Elizburu.
Abestia: The Potes.
Ahotsak: The Potes & Ekiñe Casado.
Grabazioa eta nahasketa: Iñaki Bengoa (Shot! estudioa).

Kiromasaje Bergara

Kiromasaje Bergara

Takoi oinetako eta zerrail denda

Takoi oinetako eta zerrail denda

Ezkutu taberna

Ezkutu taberna

Urbaltz taberna

Urbaltz taberna

NereaM dance&fitness

NereaM dance&fitness

Zumelaga jatetxea

Zumelaga jatetxea

Kimu loradenda

Kimu loradenda

Maitia arropa denda

Maitia arropa denda

Ixkur ileapaindegia

Ixkur ileapaindegia

Inkernu taberna

Inkernu taberna

Kiloka denda

Kiloka denda

Makor denda

Makor denda

Beloki iturgintza

Beloki iturgintza

Jon harategia

Jon harategia

Buart loradenda

Buart loradenda

Titare arropa denda

Titare arropa denda

D’or estetika zentroa

D’or estetika zentroa

Hemen garbiketak

Hemen garbiketak

gora herrixa poltsa

 

Gora Herrixa, eutsi merkatarixa poltsak bideoklipean parte hartu duten negozioetan banatuko ditugu. Artemanen sare sozialetan ere egingo dugu zozketa. Adi gure sareei!

Eskerrik asko!

  • Fermin Muguruza eta Negu Gorriak (abesti originala: ‘Gora Herria’).
  • Nerea Mata (dantza eta koreografia)
  • Kepa Errasti (Errasti zerrategia)
  • Oskar Elizburu
  • Mauka musikagintza
  • RSound
  • Arrasateko Gaiteroak
  • Aretxarte merkatari elkartea
  • Bedelkar merkatari elkartea
  • Ibai-Arte merkatari elkartea
  • Txanda merkatari elkartea
  • Goiena Komunikazio Taldea