INGURUIAR proiektuaren amaiera

 

ARTEMAN, STT, IMSA eta LKS enpresak, ISEA ikerketa zentroarekin lankidetzan INGURUIAR izeneko ikerketa proiektu bat garatzen ari dira. “Udalerri adminendunen” esperientzia integralen euskarri moduan funtzionatzeko. Modulagarriak eta eskalagarriak diren errealitate areagotuari buruzko informazio geoespazialeko, testuinguruko eta interaktiboko “WebAR” soluzio adminendunak azkar garatzea du oinarri.

Momentu historiko bat bizitzen ari gara, errealitate areagotu eta adimen artifizialaren teknologien eklosio betean. Bi alorretan ematen ari diren aurrera pausuak balio gehigarria eskaintzen duten eta prozesuak hobetzen dituzten konponbide praktikoak garatzeko aukera ematen du.

Esparru horretan ikusten dugu bi diziplinak integratu eta espazio-esploraziorako gaitasuna, ikuspegi areagotua, zerbitzuen integrazioa eta web-formatuan (WebAR) areagotutako errealitate berriari buruzko informazio aberastua eskuratzeko gaitasuna barne hartzen dituzten esperientzia interaktibo berriak garatzeko aukera;  adminen artifizialak esperientziak pertsonalizatzeko, prozesuak automatizatzeko eta interaktuatzeko moduak hobetzeko gaitasuna du.

Hori guztia Smart City moduko jarduera-eremu garaikide batera bideratuz. Osasuna, merkataritza, kultura, aisia, kirola eta turismoa bezalako arloei benetako balioa emango dien eta herritarrengan zentratuta egongo den aberastutako zerbitzuen belaunaldi berri bat garatuz.

INGURUIAR proiektua (www.inguruiar.eus) 2019an hasi zen eta 2021.urtean amaitzea aurreikusten da. Proiektua Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailaren HAZITEK programaren barruan finantzatua izan da.

ENPRESEN I+G LAGUNTZETAKO HAZITEK PROGRAMAK FINANTZATUTA PROIEKTUA (ZL-2020/00455 espediente-zenbakia).

EUSKO JAURLARITZAK ETA EUROPAR BATASUNAK 2014-2020 ALDIRAKO ESKUALDE GARAPENERAKO EUROPAKO FUNTSAREN (EDEF) BIDEZ FINANTZATUTAKO JARDUERA.