MAIZPIDE BARNETEGIA

KOMUNIKAZIO PLANA 2025

MAIZPIDE BARNETEGIA

Aro aldaketaren aurrean.

SARRERA

  • Agian izan daiteke unerik egokiena.
  • Agian izan daiteke sasoi berezia.
  • Ausardiaz aritzekoa (urteetan izan den bezala).
  • Izan daiteke tsunamiaren aroa.
  • Aldaketarena. Edo agian ez.

Maizpide erakunde sendoa da, urte luzetan euskalgintza eta euskararen irakaskuntza gizartera zabaltzeko lanean ari dena. Egungo irizpide pedagogikoak oinarri hartuta eta euskal kultura sustatzeko asmoarekin helduak euskara ikastea du helburu Maizpidek. Euskara ikasi ez ezik, euskaraz bizitzeko helburua.

Maizpide Barnetegiari proposatzen diogu bere komunikazio plan berriaren sorkuntzan bidelagun aukeratu gaitzala. Komunikazio planaren eraikuntzak beraien proiektua indartzea du helburu moduan, lehiakorrago izateko, eta euskara eta gizartearekiko duen konpromiso eta inplikazioa adierazteko.

Maizpide Barnetegia: Euskararen eta Kultura Euskaldunaren Sustapena Lazkaon

Maizpide ez da ohiko euskaltegi bat; barnetegi bat baizik. Lazkaon kokatuta, Maizpide helduen euskara-irakaskuntzan diharduen euskaltegi-barnetegia da. Maizpideren helburua euskara eta euskal kultura ezagutaraztea da, euskaraz bizi ahal izateko bitartekoak eskainiz.

Maizpidek bi fasetan eskaintzen du bere barnetegia: uda eta udazkeneko/neguko ikastaroak. 

Urritik ekainera, 3-4 aste inguruko ikastaroak antolatzen dira. Ikasleek etengabeko euskarazko murgiltze prozesuan parte hartzen dute. Horietako batzuek barnetegian bertan lo egiten dute, eta beste batzuk etxera joaten dira.

Uztaila eta abuztuan, Maizpidek bi ikastaro antolatzen ditu hileko 12 eguneko iraupenarekin. Ikasleen gehiengoak barnetegian bertan lo egiten du, eta horrela, euskarazko giro batean guztiz murgiltzen dira.

Uda ikastaro hauek aukera paregabea eskaintzen dute euskara ikasteko eta aldi berean, euskal kultura eta ohiturak bertatik bertara ezagutzeko.

Neska Maizpide Barnetegia

Online Ikastaroak osagarri

Maizpidek bi online ikastaro eskaintzen ditu: Maizpide Online (autoikaskuntza) eta Euskara Munduan programa.

Maizpide Online: A1 mailatik C2 mailara arteko ikastaroak eskaintzen dira, ikasleek euren erritmoan euskara ikasteko. Moodle plataforma erabiliz, ikasleek modulu desberdinak egiten dituzte eta tutoretzak eta mintza-saioak ere jasotzen dituzte.

Euskara Munduan: 1990ean Argentinan sortutako Argentinan Euskaraz egitasmoa bilakatu zen mundu mailako Euskara Munduan programan. Etxepare Euskal Institutuak kudeatzen du, eta Maizpidek irakasleen prestakuntza eskaintzen du.

Talde Espezifikoak: Barnetegiak Guztientzat

Maizpidek talde espezifikoentzat ere barnetegiak antolatzen ditu, eta horien artean nabarmena da erretiratuentzako barnetegia. Proiektu hauek euskararen ikaskuntza zabaltzen eta adin guztietako pertsonen artean euskal kulturaren transmisioa bultzatzen dute. Metodologia komunikatiboa bidelagun, gaitasun komunikatiboa lantzen da, Goierri eta Euskal Herriko beste zenbait txoko ere ezagutuz

ARTEMANEK ESKAINIKO DUEN KOMUNIKAZIO ZERBITZUA

KONTAKIZUNA: oinarria

Maizpidek onartu beharko du bere komunikazioaren etorkizuneko bide-orria. Aro berriaren estrategia aurkezteko erronka jaso dugu eta oraindik etorkizuneko barnetegia irudikatzeko informazioa falta zaigun arren honelakoxea ikusten dugu: euskalduna, barne sendotasuna duena, kooperatiboa, erabakitzaile-ekintzailea eta eraldatzailea.  Gako horiek oinarri komun bat izango duen komunikazio marko orokorra aurkezteko. Euskarazko hizkuntza-irakaskuntzaren sistema osatuago eta aurrerakoiago bat eraikitzeko balioko du aipatutako markoak. Etorkizuneko erronkei erantzuten saiatuko den euskarazko hezkuntza eredua.

Grafikoa

ARTEMANEK ESKAINIKO DUEN KOMUNIKAZIO ZERBITZUA

ETORKIZUNEKO BIDE ORRIA

Komunikazio zerbitzuaren eraikuntza partekatua egitea da proposatzen duguna. Maizpideko zuzendaritza organoekin adostea zein den lanerako metodologiarik onena eta komunikazio estrategia elkarrekin eraikitzea. Artemanek badu eskarmentua erakunde eta marka ezberdinen komunikazio estrategia sortzeko, jarraitzeko eta zuzentzeko. Printzipioz, ulertzen dugu Maizpide Barnetegiaren pertzepzioa handitzea izango dela helburua eta gizartean duen eragina eta ospea handitzea. Eta noski, ikasle berriak barnetegira erakartzea! 

Beraz, ulertzen dugu, komunikazio estrategia berriaren sorkuntza talde-lanaren ondorioa izango dela. Oso garrantzitsua da plana sortzeko testuingurua, behar konkretuak, komunikazio mugarriak eta baliabideen ezagutza sakona izatea. Horregatik, lehenik eta behin Maizpide ondo ezagutzeko ezagutza saio bat egitea proposatzen da. Ondoren, beste bat edo batzuk beharko balira, egingo litzateke. 

Saio horretan Artemanek jasoko duen informazioak komunikazio plana osatzeko balioko du. Informazio horretatik definitiko baitugu: komunikazio helburuak, helburu-publiko ezberdinak, horietara heltzeko kanalak, kanal bakoitzean martxan jartzeko ekintzak, eduki motak. 

Dena den, jasotako eskaerari erantzunez... eta denbora tarte eskas honetan egindako azterketaren ondorioz hurrengo arlotan uste dugu sakondu beharko lukela Maizpidek bere komunikazio lana.

Bikote Maizpide Bikote

EGIN DAITEZKENAK

Ordainduzko kanpaina digitalak, e-mail marketina, ekitaldiak, hedabideekin harremana, leloak, kanpaina konkretuak edo eta unean uneko eduki deigarriak:-))

2025 URTERAKO JARRAIBIDEAK

Komunikazio estrategia nagusia izango da izaera eta aldakortasuna emango dituen identitatea islatzea. Nola? Bereziki komunikazio digitalean sakonduz; unibertso grafikoa berezituz (testu, konposizio garbiekin eta patroiekin jolastuz) eta zuzeneko komunikazioa sustatuz.

  • Sare sozialetarako eduki espezifikoak sortu (irudia, bideoa…).
  • Maizpideren datu-basea handia dela kontuan izanda, emailing-a.
  • Google eta sare sozialetan eduki promozionatua.
  • Prentsarekin harremana kudeatzea. 
  • Ekitaldien sustapena.
Font Design

PROPOSAMENA

KOMUNIKAZIOAREN ARTISAUAK

KOMUNIKAZIO ARDURADUNA:
Artemanek Maizpideren komunikazio lanetan jarduteko arduraduna izendatuko du. Bere egitekoa izango da  komunikazio planean ezarritako ekintzak eta estrategia jarraitzea eta Artemanetik lan egingo duen arren hilean behin Maizpidetik jardungo du, bertako ordezkariekin jarraipena egiteko, bertako errealitatearen gertuko islada jasotzeko.

Integratzailea: Maizpideko ordezkariren batek parte hartu beharko du komunikazio planaren definizioan eta hileroko jarraipenean. Artemanek proposatzen du abenduan egitea plana definitzeko lan saioa, urtarrilean hastea komunikazio arduraduna lanean eta uztaila-abenduan ebaluazio bilera parte-hartzaileak antolatzea eta egitea. Noski, hileroko jarraipen bilerak egingo dira Maizpiden bertan (komunikazio arduraduna bertaratzen den egunerako hitzartu daitezke :-))

KOMUNIKAZIO ZERBITZUAK:
Hileroko komunikazio zerbitzuagatik tarifa finkoa proposatzen dugu, jakinda hasierako hiletan ordu gehiago beharko ditugula (beste batzutan gutxiago) baina, finean, 30 ordu inguruko zerbitzua da hilero aurreikusten duguna. Nola banatuta? 15 ordu inguru sare sozialetan (estrategia digitalean), brandinean 6 ordu inguru (diseinuak, txantiloiak...), aholkularitza-jarraipenean (planifikazio&datuen azterketetan, hedabideekin...) beste 10 inguru.

KOMUNIKAZIO TALDE SENDOAREN LAGUNTZA:
Komunikazio arlo ezberdinetan eskarmentua duen 22 lagun inguruko taldearen babesa izango du Maizpidek. Diseinu grafikoa, komunikazio digitala, ikus-entzunezkoak, argazkilaritza, marketin eta ekitaldien kudeaketan aritzen direnak, hedabideekin harremanetarako kazetariak...

ZERBITZU JARRAITUAK eta ZERBITZU BEREZIAK:
Hileroko komunikazio zerbitzu jarraituez gain Maizpidek bere plan eta estrategiaren barruan bestelako ekintza berezirik antolatuz gero ala sortu nahi izanez gero (ekitaldiak, bideo promozionalak, merchandising artikuluak, publizitate kanpaina ordainduak...) hauek bideratzeko aukera izango du Artemanek baina bestelako aurrekontu  berezi batekin.

KO-SORKUNTZAREN FASEAK

IKERTU: elkarrizketak eta sektorearen analisia egin (diskurtsoak, akzioak, konpetentzia).

KO-SORKUNTZA: Maizpideko ordezkariekin.

HAUSNARKETA SUSTATU: Posizionamendua. Publiko helburua. Atributu bereizgarriak. Barnetegiaren balioak. Markaren pertsonalitatea. Markaren ahotsa. Etorkizuneko erronka, aukera eta mehatxuak.

PROPOSAMENA LUZATU eta BIDERATU: Komunikazio plana.

FASEAK

Kronograma: 12 hilabeteko prozesua planteatzen dugu komunikazioaren bidea elkarrekin egiten has dezagun! Eta jarraitu dezagula beste horrenbestez...

1

Prozesuaren hasiera

2024ko abendua

HAUSNARKETA SAIOA eta KOMUNIKAZIO PLANAREN DEFINIZIOA

2

Komunikazio lanak

2025eko urtarriletik aurrera

ARLO DIGITALA, GRAFIKOA, MEDIATIKOA...

 

3

Ebaluazioa eta jarraipena

2025eko uztailean eta abenduan

PLANAREN BETETZE MAILA NEURTU ETA ZUZENTZEKO

MAIZPIDE BARNETEGIA. NORA GOAZ?

Komunikazioaren arloa indartu eta plan proaktiboa sustatu. Komunikazio dinamikoa bideratu, marka ezagutzera emateko eta barnetegiaren aro berriaren oihartzuna biderkatzeko. Komunikazio berriak egiteko modu berri bati erantzun dakioke, betiko helburuekin baina egiteko modu berriarekin datorren mugimenduari. Nora goaz? Galderari erantzuten saiatuko gara.

Grafikoa 2

PROPOSAMENA

18.200,00 euro + BEZ.   

Honela banatuta:

  • Hausnarketa saioa eta oinarrizko planaren definizioa: 2.000 euro + BEZ
  • Hileroko komunikazio zerbitzua: 1.350 euro + BEZ.

AURREKONTUA

Komunikazio estrategia berriaren sorkuntzan Arteman inplikatuko da, enpresa lez, eta Artemaneko estrategia taldeko lagunek dinamizatuko dute hasierako hausnarketa prozesua (3-4 orduko dinamika arina izango da, informazioa jasotzeko, lehentasunak identifikatzeko etb.). Barnetegiko ordezkariekin (eta nahi bada kanpo lagun batzukin) planteatzen da saioa ikuspegi ezberdinak aztertzeko.

Ikerketa eta analisiaren ondoren egingo da komunikazio estrategia berriaren aurreneko planifikazioa. Paraleloan sortuko da kontakizun berria. Aro berriari erantzungo diona.

Honako hau aurrekontu estimazio bat da. Arteman lana burutzeko aukeratua bada aurrerago estimazioa aurrekontu definitibo bilakatuko delarik. Hausnarketa lan saioa + kontakizun sorkuntza + hileroko komunikazio zerbitzuak sartzen dira aurrekontuaren barne (akzio konkretuak zehaztu gabe).

Informazio gehiago: www.arteman.eus

ESKERRIK ASKO!