Mendian Hil, Hirian Hil dokumentala herriz herri ikusteko aukera

Estreinaldia Bilbao Mendi Film Festival-eko Sekzio Ofizialean izan zen, abenduaren 6an.

Heriotzari buruzko solasaldia da, mendia kalearekin konektatzen duena, eta kalea mendiarekin. Oroimenaren aldeko aldarrikapena. Itxaropenaren aldeko kantua. Doluari buruzko trilogia bat borobiltzen duen dokumentala. ”Emango baziguten aukeran non hil, hil nahiko genuke bizitza gehien maite dugun lekuan”. 20 eta gutxi urterekin edo 100 urterekin ondo beteta. 7.000 metrotan edo itsas mailan. “Zergatik neurtu mendiak metrotan? Zergatik ez neurtu gugan eragindako bizi-pozagatik?”. Iñaki Peñaren dokumental berriak bizitzaren eta heriotzaren arteko hari finetik egiten du bidea eta ikusleari oroitzapenaren eta itxaropenaren aldeko mezua helarazten dio.

Emanaldiak:

2023

  • Ekainak 8– Durango. Zugaza zinema. 19:00.
  • Maiatzak 26– Bartzelona. Kataluniako Psikologoen Elkargoa. 18:00.
  • Martxoak 16– Lekeitio.
  • Martxoak 10– Cangas de Onís (Asturias).
  • Martxoak 2– Elizondo.
  • Otsailak 9– Izarra (Urkabustaiz).

2022

  • Azaroak 24– Santurtzi.
  • Azaroak 22– Villasana de Mena. Burgos.
  • Urriak 21– Goizueta.
  • Irailak 26– Obanos.
  • Irailak 15– Orio.
  • Ekainak 17– Tolosa.
  • Ekainak 8– Palma de Mallorca.
  • Maiatzak 27– Medina de Pomar.
  • Maiatzak 15– Irurtzun. 20:00. Kultur Etxea.
  • Maiatzak 14– Benasque. 19:00. Auditorio Palacio Condes Ribagorza.
  • Maiatzak 13– Boltaña. 20:00. Palacio Congresos.
  • Maiatzak 12– Monzón. 20:00. Cine Teatro Victoria.
  • Martxoak 24– Getxo. 18:30. Romo Kultur Etxea.
  • Martxoak 12– Ezkaroze. 19:00. Juntetxea.
  • Otsailak 4 – Zalla
  • Urtarrilak 27 – Ourense. 20:30. Cine Clube Padre Feijóo.
  • Urtarrilak 27 – Añorga. 19:00
  • Urtarrilak 19 – Bergara. 19:00

2021

  • Abenduak 15 – Berriz.
  • Azaroak 24 –  Zeberio.
  • Azaroak 22 –  Ourense.
  • Azaroak 21 –  Allariz.
  • Azaroak 20 –  Lugo.
  • Azaroak 16 –  Elorrio.
  • Azaroak 15 –  Torelló.
  • Azaroak 12 –  Elgoibar.
  • Urriak 29 –  Arantza.
  • Urriak 22 –  Urnieta.
  • Urriak 20 –  Beasain.
  • Urriak 19 –  Irura.
  • Irailak 24 –  Anoeta.
  • Ekainak 29 –  Oiartzun. 19:00
  • Ekainak 20 –  Lesaka. 18:30
  • Ekainak 3 –  Mallabia. “Mendi Tour”. 18:00
  • Maiatzak 29 –  Iurreta. 18:30.
  • Maiatzak 28 –  Urretxu.
  • Maiatzak 26 –  Gasteiz. “Vivir con Voz Propia”.
  • Maiatzak 23 –  Elgeta.
  • Maiatzak 23 – Laudio
  • Maiatzak 13 – Zarautz. “Mendi Tour”.
  • Apirilak 29 – Antzuola. 19:00
  • Apirilak 22 – Burgos. Cines Golem. 19:00
  • Apirilak 18 – Aramaio.
  • Apirilak 15 – Zaldibar.
  • Martxoak 26 – Amurrio. 19:00
  • Martxoak 12tik 25era – Donostia. Cines Trueba.
  • Martxoak 12tik 18ra – Bilbo. Cines Golem.
  • Martxoak 12tik 18ra – Iruña. Cines Golem.
  • Martxoak 12tik 14ra – Gasteiz. Cines Florida.
  • Otsailak 21 – Aramaio (Kultur etxea).
  • Otsailak 6, 13 eta 20 – Eskoriatza (Zaldibar antzokia). 19:00
  • Otsailak 5, 12, 19 eta 26 – Aretxabaleta (Arkupe kultur etxea)
  • Urtarrilak 21 – Ordizia (Herri Antzokia). 19:00
  • Urtarrilak 12, otsailak 2 – Arrasate (Amaia Antzokia). 19:00

Mendi tour emanaldietan ere egongo gara, hemen informazio gehiago.

2020

  • Abenduak 12 – Bilbo (Azkuna Zentroko Golem zinemetan). 20:15
  • Abenduak 6 estreinaldia – Bilbo (Euskalduna Jauredia). 19:00

Trailerra

Datu teknikoak

Iraupena: 58 min
Ekoizpen urtea: 2020
Jatorrizko bertsioa: Euskera.

Proiekzioaren kontrataziorako:

kontratazioa@arteman.eus
943 08 10 20 (Asier Lekue / Eider García)