ERA

ERA

Nafarroako toki-entitateetako 28 euskara zerbitzuek Arteman Komunikazioko atea jo zuten, erronka handi batekin: elkarlanean, Nafarroan euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzeko eta seme-alaben ikas-prozesua osatzea helburu zuen proiektuari marka nortasuna eman eta komunikatiboki landu nahi zuten.

360 branding prozesua aplikatu dugu. Branding prozesu batetik abiatu ginen naming eta irudi korporatiboa osatzeko helburuarekin. Naming-aren kontzeptualizazioa eta irudi grafikoa landu genituen branding prozesuan definituriko markaren izaera ezaugarrietan oinarriturik. Hortik aurrera, proiektuaren narratiba, mezu eta irudi grafikoaren adaptazioak egin ziren, aurreratzean erabiltzeko.

www.eranafarroa.eus webgunea sortu dugu, ERA ren zerbitzuen atari gisa funtzionatzen duena. Horrekin batera, sare sozialen profilen konfigurazio eta diseinu egokitzapenak prestatu dira. Azkenik, irudiaren garrantzia kontutan hartuta, lan hauek guztien garapenean oso erabilgarria izan den argazkilaritza saioa gauzatu genuen Nafarroako bazter ezberdinetan.

00

Privacy Preference Center

Cookies utilizadas

Utilizadas para almacenar nombre, correo, IP y demás datos que dejas en los formularios de comentarios y contacto.

PHPSESSID, __unam, _ga, _gid, gdpr

Cookies externas

Usamos cookies de terceros en las que se almacenan externamente para conocer tus usos de navegación, si ya estás suscrito al boletín y los elementos compartidos en redes sociales.

-
CONSENT, NID
__stid
act, c_user, datr, fr, presence, sb