Lurralde historikoaren estrategian Gipuzkoako Foru Aldundiak, gure herrialdeko agente ekonomiko eta sozialekin batera, lidertza lana egin beharko du 2020-2023 epealdian. Etorkizuna, lehiakortasuna, kohesio soziala eta elkarlana bezalako kontzeptu nagusietan sakonduz. Gu ere, Artemanen, arduraz aritu gara azken egunotan, marka berriaren kontzeptualizazioan, lelo nagusiaren sorkuntzan, fonetikoki dastatzen, grafikoki lantzen, ikus-entzunezkoen ikuspegitik bizitza ematen eta, baita, nola ez, kontakizun nagusiarekin bustitzen. Arteman ere, Gipuzkoa bezalaxe eta Aldundiaren lizentziarekin; berdintasuna da, elkarlana da, lehiakortasuna da, konpromisoa da eta sormena da. Etorkizuna orain delako. Garen hori izatera goaz. Eskerrik asko aukeragatik!

00