Hamaika gara

Hamaika gara

[az_blank_divider_sh height_value=”7″]

Altxa. Sinatu. Erabaki. Hamaika Gara, erreferendumaren alde. Martxoaren 11n aurkeztu zen Gure Esku-k martxan jarritako egitasmoa, erabakitzearen aldeko sinadura masiboa. Artemanetik proiektuaren markagintza eta komunikazio kanpaina garatzeko aukera izan dugu. Naming-etik hasita, irudi korporatiboa, storytelling-a, diseinua, euskarriak eta webgunea sortu ditugu. Azken honek erreferendumaren alde sinatzeko aukera ematen du eta online denda bezala ere funtzionatzen du. Gainera, Euskal Herriko bazter eta pertsona askorekin izan gara, Hamaika Gara egitasmoaren spot-a egiteko. Plazerra da horrelako proiektuetan, horrelako lan taldeekin lan egitea, komunikazioaren bidez altxatzeko eta erabakitzeko aukera emanez.

hamaikagara.eus

00