Saborear la historia con Wolfram goxoa

Historia dastatzeko Wolfram goxoa

[az_blank_divider_sh height_value=”7″]

Bergarako Udalak, udalerriak hiri-gutuna jaso zueneko 750. urteurrenaren harira, goxo bat sortzea eskatu zion Basque Culinary Centerri. Herriko gozogile tradizioan abiatuta Bergarako historiaren eta zientziaren oinarri den Wolframioaren deskubritzea irudikatzea izan da helburua. Errezeta berri horri ukitu propioa eman diote herriko gozogile eta okinek eta izugarrizko harrera ona du herritarren eta bisitarien artean.
Lan hau egiterakoan hurbiletik ezagutu dugu BCCren ikerkuntza eta sormena, Larrañaga gozotegiaren tradiziozko eta mimo handiko lanketa, eta herriko negozio desberdinetan sortu eta zerbitzatzen den goxo hau dastatu dugu.
Bideo hau euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez egin dugu, eta Debagoienetik kanpo ere zabalduko dute gastronomia eta turismo foroetan.
00