ZIUR

ZIUR

[az_blank_divider_sh height_value=”7″]

ZIUR Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarritako zibersegurtasun industrialeko zentroa da, erreferentzia izateko helburuarekin sortu dena. Arteman kideok zentroaren aurkezpenean emititu zen bideoren produkzioan lanean aritu ginen. Helburua argia zen, Gipuzkoako ingurune industriala balioan jarri eta balio hau zaintzeko zibersegurtasunak duen garrantzia transmititu.
Horretarako, Gipuzkoako enpresa garrantzitsuenetako batzuk bisitatu genituen, besteak beste Danobat, Salto edo Egile. Horrez gain Gipuzkoako beste hainbat txokoan ere izan ginen, Pasaiako itsasargian adibidez.

00