BIZKEUS eskuliburua

BIZKEUS eskuliburua

Lan munduan eta Lanbide Heziketan euskararen erabilera handitzeko asmoarekin sortu da eskuliburu hau. Bizkaiko alor sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko Bizkeus batzordeak egindako lanaren ondorioa da. Zerbitzua euskaraz emateko tresna baliagarria izan nahi du eskuliburuak, eta bost arlo profesional hauetara dago bideratuta, bereziki: gizarte- eta kultura-zerbitzuak, osasungintza, merkataritza, ostalaritza eta irudi pertsonala. Eskuliburuan, besteak beste, languneak identifikatzeko, bezeroari harrera euskaraz emateko edota lantokiaren ebaluazioa egiteko baliabideak eskaintzen dira; oro har, zerbitzua hobetzeko irizpideak. Horrez gainera, Bizkeus batzordearen alor eta ildo estrategikoak biltzen dira.

00