govent.es
Proiektu benetan berezia dugu Govent, Txus Pйrezen apustu ekintzailea. Kanpoko komertzial-sail zerbitzua eskaintzen du eta bizi garen mundu dinamiko eta aldakorrera egokitzen da. Dagoeneko sortuta zuen izenetik abiatu ginen. Ekimen berri hau apustu irabazle gisa aurkeztea zen asmoa; Pйrezen zerbitzua edo produktua proiektu irabazle bihurtzea. Betidanik bizi izan du filosofia hori Txus Pйrezek, kirolari eta, batez ere, saskibaloiari oso lotua egon da beti, eta maxima horiek aplikatzen ditu egunerokoan. Hori islatu dugu ikusmen-identitatean. On line erakusleihoa sortzeko marka berriko urdinak erabiltzea lehenetsi genuen. Webgunea zerotik diseinatu genuen eta proiektuaren kapitain gisa aurkezten da bertan Txus Pйrez, proiektuaren ageriko aurpegia. Bitonoak, ikonografia, estilo hurbila, ulergarria eta zuzena aurkituko dituzu webgunean. Govent-ek ez du kerik saltzen, errealitatea saltzen du eta, batez ere, emaitzak.