Kirolbet spot derbi Athletic-Real
Urte amaierako mugarri nagusienetarikoari egin dio aurre proiektu honekin Artemanek. Kirolbet Apustu Etxe Ofizialak eskatutakoari jarraituz, Donostian eta Bilbon eginiko filmazioetan oinarritutako spota ekoiztu du Euskal Telebistan zein sare sozialetan emititzeko. Lana denbora errekorrean egin da, astebeteko produkzio lan konplexuaren ondoren. 36 mila ikusle izan ditu sare sozialetan eta emaitza oso onak lortu ditu markaren ikuspegitik. Oinarrian bi historia paralelo kontatzen dira ikus-entzunezkoan. Donostian bizi den Athleticzalearena eta Bilbon bizi den Realzalearena.
