Txantxiku ikastola

Txantxiku ikastola

Oñatiko Txantxiku Ikastolak mende erdi beteko du ikasturte honetan eta 50. urteurrenaren harira hainbat ekimenetan Arteman izango gara bere bidelagun. Aurreikusitako ekintzen artean, Oñatiko Ikastolak erabaki zuen logo korporatibo berria sortzea.

Oñatiarren eta Ikastolaren beraren izaeran hain txertatua dagoen txantxiku edo igela ez dugu sakrifikatu, jakina. Horren aldean, erabat modernizatu dugu irudia, gaurkotu eta sinplifikatu eta txantxikuaren hankak hartu du protagonismoa.

00