Arantzazu Lagunilla

Zuzendaria | Kontuen arduraduna

Energiaz betetako neska honek jartzen ditu dantzan Artemaneko zenbaki guztiak. Begi ona du edozein diziplinatan edertasuna bilatzeko, baita merkatu berriak bilatzeko ere. Askotan kaotiko bihur daitekeen erredakzioan ordena jartzen ibiltzen da askotan.

Ekonomi eta enpresa-zientzietan lizentziatua, 1996an hasi zen lanean ARKOn (Arrasateko Komunikabideak). Euskadiko Kutxan eta Goienan ere aritu da eta marketin eta salmenta lanez gain, telebistako aurkezle eta irratiko esatari lanak egin ditu. 2003tik Artemaneko kontu-zuzendaria da.

Esaldia: Ez galdu bizitzako momentu txikiak! Horietan aurki dezakezu handitasuna!!
Abestia: Dancing in the Moonlight (Thin Lizzy)
Liburua: El perfume (Patrick Süskind)
Filma: The Bridges of Madison County (Clint Eastwood)