Beñat Abasolo

Argazkilaritza eta ikus-entzunezkoak

Beñat Abasolo aretxabaletarrak Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen Mondragon Unibertsitateko IKO fakultatean. Gerora, ikus-entzunezko hainbat lan egin zituen bere kabuz. Artemanera praktikak egitera etorri zen, eta ondoren lantaldearen parte bilakatu da.

Oso langilea eta tematia da Abasolo eta jarritako helburua lortu arte ez du inoiz etsi nahi izaten. Era berean, beti umore onez dator lanera eta besteok kutsatzen gaitu.

Bere zaletasun nagusia musika da eta oso gaztetxotatik parte hartu du hainbat taldetan, batez ere gitarra jotzen, eta tarteka banjoa, esaterako The Potes taldean.

Esaldia: Ametsetan egin nahi dut baina lorik hartu gabe.
Abestia: Romperás (Extremoduro).
Liburua: The Pogues la década perdida.
Filma: The Music Never Stopped.