Garazi Berrizbeitia

Diseinua eta sormena

Garazi Berrizbeitia aretxabaletarrak 7 urtetik gora pasa ditu Bartzelonan bizitzen, prestakuntza jasotzen eta lanean. Izan ere, txikitatik gustuko zuen marraztea eta ikasketak aukeratzerako orduan Bartzelonako Unibertsitatera (UB) jo zuen. Han ikasteaz gain, alor askotariko diseinatzaile gisa luzaroan lanean aritu izan da, eta orain gutxi bueltatu da jaioterrira eta, bide batez, etorri da Artemanera.

Isila itxuran eta oso fina lanean, diziplina askotan aritua da eta erronkak gustuko ditu. Bartzelonako aktibitatea eta eskaintza anitza faltan bota arren, hemen ere oso gustura dabil lagunekin, mendira joaten eta –aukera duenean- marrazten.