Bere izena aintzat hartuta egiten ditu diseinuak: garbi-garbiak. Esperientzia handia du diseinuan eta tipografiaren bati buruz galderaren bat baduzu, galdetu Garbiñeri, jakintza handia baitu alor horretan. Margotzeko erabiltzen dituen arkatzen punta moduan, zorrotza da bere lanean.
Urtetako eskarmentu profesionala du diseinu arloan, besteak beste Key Taldean eta Goienan aritu da.
Esaldia: El diseño es simple por eso es tan complicado. (Paul Rand)
Abestia: Smoke on the water (Deep Purple)
Liburua: Mr Vertigo (Paul Auster) / El mapa y el territorio (Michel Houellebecq)
Filma: Delicatessen (Jean-Pierre Jeunet eta Marc Caro)