Gorka Etxabe

Zuzendaria | Brand estratega

Komunikazioa da Gorkaren pasio eta bizibide, eta hori igartzen da bere lanean, mota ezberdinetako lan eta ekintzetan komunikatzaile ona dela erakusten baitu. Zorroztasuna eta zuzentasuna dira bere lanaren oinarri, eta janzkeran igartzen zaion dotoretasunez orrazten ditu idatzi guztiak.

EHUn kazetaritza ikasketak egin ondoren, 1998an hasi zen lanean ikus-entzunezkoen arloan. Radio Vitorian, Euskadi Irratian eta ETBko Álava Directo albistegietan bi urtez jardun ostean, Goiena Telebistako erredakzio-buru lanetan hasi zen. 2004az geroztik Artemaneko ikus-entzunezko ekoizpenetako zuzendari da.

Esaldia: A team is not a group of peaple who work together. A team is a group of people who trust each other (Simon Sinek)
Abestia: No time for love (Hertzainak)
Liburua: El día de mañana (Ignacio Martínez Pistón)
Filma: The Cider House Rules (Lasse Hallström)