Artista sena du Gorkak eta nabari da hori bere lanean. Pintura aspaldian alde batera lagata duen arren, gai da diseinu-lan batzuk artelan bihurtzeko. Entzuten daki eta gaitasun horri esker lanarekin gustura geratzen dira bezeroak. Lan-taldean lasaitasuna eta sosegua transmititzen du.
Publizitate grafikoan, web programazioan eta diseinuan goi mailako ikasketak ditu eginak. Esperientzia handia du diseinu grafikoan. Besteak beste, AZK enpresan eta Italiako Vicenza hiriko Unachi estudioan egin du lan. 2006an hasi zen Artemanen lanean.
Esaldia: Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik (Joxean Artze)
Abestia: Caballo Prieto Azabache (Antonio Aguilar) / Roots Bloody Roots (Sepultura)
Liburua: GABAI, Euskal Herriaren Historia (Rafael Castellano)
Filma: La vita è bella (Roberto Benigni)