Jon Campo

Argazkilaritza eta ikus-entzunezkoak

Jon Campo aretxabaletarrak Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean, baita Errealizazioa eta Elektronika graduak ere. Geldiezina da Jon eta ikus-entzunezko lanak ETBn zein zinema munduan egindako produkzio ardurekin uztartu izan ditu.

Artemanen dihardu azken urteotan ikus-entzunekotan lanean, baina, horrez gain, ikasturtero eskolak ematen dizkie Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleei.

Bere zaletasun handienak bidaiatzea eta telesailak ikustea direla badio ere, izugarri gustuko du kamara aurrean aritzea -eta eskarmentu handia du, gainera-.

Esaldia: No vivas para que tu presencia se note, sino para que tu ausencia se sienta (Bob Marley)
Abestia: Ojalá (Silvio Rodriguez)
Liburua: Ante el Dolor de los Demás (Susan Sontag)
Filma: Black Mirror (Charlie Brooker)