Begi aurrean edozein objektibo jarrita ere, izan argazki-kamera edo bideo-kamera, irudi bikainak lortzen ditu. Ordenagailuarekin irudien gainean jolastea ere gustatzen zaio eta “efektuen mutila” deitzen diogu. Goiko argazkian bestelako irudia eman nahi badu ere, mutil atsegina eta goxoa da.
Ikus-entzunezko proiektuen errealizazioko goi mailako teknikaria da. Besteak beste, Goiena Telebistan, Danbaka musika lehiaketan, Durangoko Azoka Telebistan egin du lan eta gaur egun, Artemaneko bideogintza sailean dihardu lanean.
Esaldia: Atzera goaz, aurrera ez bagoaz (BTX)
Abestia: Holocene (Bon Iver)
Liburua: El señor de los anillos (J. R. R. Tolkien)
Filma: Blade Runner (Ridley Scott)