Julen De La Serna

Argazkilaritza eta ikus-entzunezkoak

Enpresako gaztetxoena da, baina aldi berean adar jotzaile handienetako bat. Informatikaria ikasketez, teknologiarekin zerikusia duen guztiaren freak-a da (ez da bakarra) eta ikus-entzunezkoen alorra grina handiaz bizi du. Batzuetan gelditu behar izaten dugu!

Euskal Herriko Unibertsitatean Informatika eta Egibide Arriagan Sistema Informatikoak eta Sareak ikasi ostean, ikus-entzunezkoetan tematu zen eta bere longboardaren gainean amildegira egin zuen jauzi. Denbora laburrean CENTA eskolan postprodukzio masterra egin, dronea gidatzen ikasi eta Haizeacam enpresa sortu zuen. 2015etik Artemaneko lantaldean dago.

Esaldia: Try to capture something you cant’t even plan. (Brandon Li)
Abestia: Akward (San Cisco)
Liburua: 1984 (George Orwell)
Filma: Origen (Christopher Nolan)