Usoa Agirre

Internet eta komunikazioa

Neska gazte baina oso trebatua da Usoa, irribarrea ahoan eta beti laguntzeko prest. Teknologia berriak lanbide eta zaletasun ditu eta edozein aukera baliatuko du zu ere horietan murgilarazteko. Bera alboan izanda, ezin azken albiste, txutxumutxu edo bitxikeriak jakin gabe geratu; uneoro informatuta dago-eta.

EHUn egin zituen Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasketak. 2003an hasi zen Goiena Komunikazio Taldean lanean kazetari multimedia moduan (papera, telebista, irratia eta Internet), baina batez ere Interneteko sailean. 2011tik Artemaneko Internet arloko arduraduna da.

Esaldia: Oinak, zertarako, hegoak baldin baditut hegan egiteko (Frida Kahlo)
Abestia: Izan ere (Kerobia) / For Emma (Bon Iver)
Liburua: La mujer habitada (Gioconda Belli)
Filma: Fried green tomatoes (Jon Avnet)