Víctor Núñez

Brand estratega / Diseinua eta sormena

Galiziarra sortzez, Donostian bizi da azken urteotan eta edozein arlo eta habitatera egokitzeko gai da. Ikasketaz diseinatzailea, gaur egun marka eta webguneetan espezializatuta dago. Alaia eta dinamikoa da eta bere lanarekin gozatu egiten du; baina beti du tartea hizketaldi eta kafe on bat partekatzeko.

Bere terra-tik emigratu zuen bere ibilbidean aurrera eginez eta Madrilgo Istituto Europeo Di Design-en ikasi zuen. Justu han, Madrilen, gauzatu du bere lan esperientzia gehiena: Grupo Prisan lanean ibilitakoa, beste kide batekin Multipla Imagen Global agentzia sortu zuen. 2013An Artemanekin lankidetzan hasi zen eta gaur egun lantaldean dago. Nork esango zion Euskal Herrian bizitzen bukatuko zuela…

Esaldia: El diseño es el embajador silencioso de tu marca (Paul Rand)
Abestia: Turnedo (Iván Ferreiro)
Liburua: Logo Design Love (David Airey)
Filma: Oldboy (Park Chan-wook)