UDALBOT proiektuaren aurkezpena

 

XUPERA XXI, IDEABLE, ARTEMAN, IAMETZA INTERAKTIBOA eta GOIENA erakundeak,  ISEA eta ELHUYAR ikerketa zentroekin elkarlanean UDALBOT izeneko ikerketa proiektu berritzaile bat garatzen ari dira. Komunikazio-prozesuak hobetzeko eta herritarren eta udal-administrazioaren arteko interakzioak hobetzeko, modu erraz batean elkarrizketetako laguntzaile kognitiboak sortzeko, ezartzeko eta modu integralean kudeatzeko plataforma  baten garapenean eta adimen artifizialean oinarritutako tresna teknologiko multzo baten garapeanan zentratutako proiektua da.

Elkarrizketa eragile edo “Chatbot” gisa kapsulatutako adimen artifizialaren teknologiak lehenengo urratsak ematen ari dira, baina hasieratik paradigma teknologiko berri bat eratzen ari dira. Erakundeen prozesu gehienak aldatuko ditu, publiko zein pribatuak, pertsonak erakundearekin harremanetan hartzeko duten modua erabat aldatuz eta orain arte pertsonek betetzen zituzten zeregin asko automatizatuz.

Adimen artifiziala erabiltzea eta, bereziki, chatbot-ak ala elkarrizketa-eragileak erabiltzea aurrerapen bat da administrazio publikoarentzat. Teknologia horren bidez ondorengo onurak lortu daitezke, besteak beste: kostuak murriztu, herritarrekiko komunikazioa hobetu, eskaerei edozein unetan erantzun eta beti erabilgarri egon, erantzuteko denborak murriztu eta funtzionario publikoak gizarte-balio handiagoko zereginetara zuzendu.

Eta herritarrei ere mesede handia egingo die; izan ere, administrazioarekin smartphonearen bidez komunikatzeko aukera izango dute, mezu baten bidez, familiarekin eta lagunekin egiten duten naturaltasun berarekin. Mezu bidez espediente jakin baten egoera kontsultatzeko aukera izango dute, udaletxean izapide bati buruzko informazioa eskatu, etba. Baina onena, erantzuna automatikoa eta berehalakoa izango dela da, gizakiaren esku-hartzerik gabe, eguneko 24 ordutan eta asteko 7 egunetan.

UDALBOT proiektua (www.udalbot.eus) 2020an hasi zen eta hiru urtean zehar garatuko da. Proiektua Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren HAZITEK programaren barruan finantzatu da.

ENPRESEN I+G LAGUNTZETAKO HAZITEK PROGRAMAK FINANTZATUTAKO PROIEKTUA (ZL-2020/00265 espediente-zenbakia).

EUSKO JAURLARITZAK ETA EUROPAR BATASUNAK 2014-2020 ALDIRAKO ESKUALDE GARAPENERAKO EUROPAKO FUNTSAREN (EGEF) FINANTZATUTAKO JARDUERA.